Elkartasuna txerto

Izan zen, behin, euskararen mesederako izan nahi omen zuen kanpaina bat, protagonista birus baten panpina zuena. Bada, hamabost urte geroago, benetako birus batek hankaz gora jarri du gure bizimodua, tartean ere euskaraz bizitzeko egiten dugun ahalegina.

Euskararen erabileran zeresana dutenek edota euskara erabiltzea hautazkoa ez dutenek erabaki dute une honetan ere ez dela euskara erabiltzeko une egokia, eta are gutxiago lehenestekoa. Osasungintza publikoa baldintza eskasekin mantentzen duten agintari neoliberalek, pandemia foamezko bolazoka estali asmo duten ertzain horiek edota txertoen VIP banaketak antolatu dituzten handiki horiek, COVID-19arekin egin bezala, euskararen normalizazioa ere euskaldunon bizkar, eta soilik gure bizkar, utzi dute.

"Euskararen erabileran zeresana dutenek edota euskara erabiltzea hautazkoa ez dutenek erabaki dute une honetan ere ez dela euskara erabiltzeko une egokia, eta are gutxiago lehenestekoa"

Garai berean, Txeroki herriak erabaki du Txeroki hiztun bakanak lehenestea COVID-19aren aurka txertatzean, beren kulturak iraun dezan. Gurean, ordea, Sars-Cov-2 horren aldaera endogenoak bailiran, biderkatu egin zaizkigu euskaraz bizi garenon aurkako erasoak. Horrela, hilabeteetan zehar, Jaurlaritzak nagusiki gaztelaniaz hedatu ditu pandemiaren ingurukoak; puztu egin da Euskal Telebistaren gaztelaniazko eskaintza, eta zornatzen jarraitu du euskarazkoak; kolore guztietako poliziak euskaraz aritzearen aurka txertatuta agertu dira, adurra zeriela inoiz, gehiegi hartuta bezala; Osakidetzako batzuei birus linguistikoak lotsagabekeriaraino eboluzionatu die, euskaraz artatuak izan nahi dutela zehaztuta duten zenbaiti esan baitiete pandemiak ez zuela ahalbidetzen euskaraz artatzea.

Horrek guztiak hazkuntza likido baten antzera jokatu du, eta Donostiako Udal Gobernua ere kutsatu du. Horrela, egolatria bandera gora eta behera astinduz lantzen duen gure alkateak erabaki du, pandemiaren bigarren olatuaren erdian, diru sailak murriztea euskarazko hedabideei, euskara sustatzeko ekimenei, baita euskara ikasteko laguntzei ere. Ez du galdu, ordea, Euskaraldiaren buru agertzeko aukera, berak onartutako arau aldaketa bati esker, euskaraz ez dakiten zuzendari berriek beren lan taldeei euskaraz lan egitea zailtzen jarraitu duten bitartean, edota autobus publikoetako geltokietan publizitatea batez ere gaztelaniaz jartzen jarraitu badu ere.

Euskararen erabilera ahultzen duen gaitza detektatua dugu, gutxitutako kulturak are gehiago gutxiagotzen dituen egoismo kapitalista da, eta horren aurka behar duguna ahaldunduko gaituen elkartasunezko txertoa da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude