Euskadiko Orkestrak kontzertu zikloak egiteko zailtasunen aurka borroka jarraitzen du, era guztietako egokitzapenak eginez: kontzertu laburragoak, egun bakoitzean bi saio, programen aldaketak...
Publikoak, zalantzarik gabe, abonu-zikloa puntualki mantentzeko egiten den ahalegin guztia eskertzen du. Gainera, moldaketak arrakastatsuak dira. Azken abonu-kontzertuaren egitaraua aldatu egin behar izan zen, Behzod Abduraimov piano-jotzaile gonbidatuak ezin izan baitzuen Euskadira bidaiatu pandemiaren ondorioz. Horregatik, programatutako lehen obraren ordez, Mozarten 41. Sinfonia, Jupiter jo behar izan zuten. Egia esan, pena izan zen pianista uzbekistandarraren kategoriako bakarlari batez ez gozatzea, baina egia da Mozarten interpretazioa xarmaz eta ñabarduraz betea izan zela.
Sinfonia hori Mozarten ekoizpeneko azkena izan zen eta musikagileak forma musikal horretarako bide berriak ikertu zituenik esan ezin dugun arren, egia da sinfonismo klasikoan Jupiter maila gorenean koka dezakegula bere perfekzio gozoagatik. Garaipen izaera duen obra da, eskuzabala eta solemnea, eta beraz Jupiter ezizena jaso zuen, erromatar mitologiako jainko gorenaren izena, hain zuzen ere.
Euskadiko Orkestrak, Robert Treviñoren batutapean, lan horrek ezkutatzen dituen ñabardura ugari erakusten jakin zuen, irakurketa fresko eta apainkeriarik gabean.
Programa osatzeko Jan Sibeliusen 3. Sinfonia jo zuten. Lan horrek Mozarten Jupiter sinfoniarekin tonalitatea partekatzen du, biak do maiorrean idatziak baitaude. Horrek ematen die, hain zuzen ere, garaipenaren eta baikortasunaren aura.
Aitortu behar dut Sibeliusen musika oso gogoko dudala. Ez da beti guztiz baloratu, garai hartako Europa erdialdeko musikan nagusi ziren parametroetatik nolabait aldentzen delako. Baina bere balio handia bere berezitasunean datza. Bere musika paregabea da, pertsonala, bere estiloarekin oso konprometitua, beragandik bereizezina. Eta hirugarren sinfonia bereziki xarmagarria da. Nahiz eta bere lehen sinfonia basatia izan eta bigarrena patetismoz betea, hirugarrenak Vienako eskola klasikoaren antza duen argitasun ederra islatzen du. Euskadiko Orkestrak jakin zuen Sibeliusentzat orkestra bera zen instrumentu bakarra izaten. Ideien argitasuna eta soinuaren garbitasuna transmititzen jakin zuen, finlandiar konpositoreak bere lan garden eta zainduetan islatzen duena.
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]
Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.
Viena, 1824ko maiatzaren 7a. Ludwig Van Beethovenen (1770-1827) 9. Sinfonia estreinatu zen. Konpositore alemaniarrak bukatu zuen azken sinfonia izan zen, baina, asmoari erreparatuta, lehena izan zela ere esan liteke. Beethovenek 1799 eta 1800 urteetan idatzi zuen 1. sinfonia;... [+]
Durangoko Hitz liburu-dendan otu zitzaidan Saturraran operak merezi zuela kritika. Jose Julian Bakedanoren arrapostua batetik, liburu-dendako Gaizka Olabarriren berben ilusioa, horrenbeste urtean Hitz liburu-dendako ardura eraman izan duen Nekane Bereziartuak opera hori ikusteko... [+]