Bihotza, nora zatoz?

Bihotza nora, zu hara | Egilea: Susanna Tamaro | Itzultzailea: Fernando Rey | Igela.
Bihotza nora, zu hara | Egilea: Susanna Tamaro | Itzultzailea: Fernando Rey | Igela.

Susanna Tamaro idazle italiarraren lan zabaletik, momentuz euskaraz irakurri dezakegun testu bakarra da Bihotza nora, zu hara. Alde egin duen ilobari amonak idazten dion eskutitz luzea da liburu osoa. Eta 1992ko azaroaren 16tik abenduaren 22ra bitarte idatzitako hamabost eskutitzek osatzen dute. Hilabete eta erdian urte askotako errepasoa egiten digu. Eskutitzen berezitasun handiena norabide bakarrekoak direla da. Hau da, ezagutuko dugun guztia amona Olgaren ahotik jakingo dugu. Baita ilobaren izaera eta egoera animikoa ere.

Amona hilzorian dago eta bien arteko xextrak leuntzeko eta osatzeko asmoz idazten du. Eskutitz gehienetan estruktura bera errepikatzen da: eguraldiari buruzko aipamena egiten du lehenengo (euria, hodeiak, haizea, eguzkia, kazkabarra…). Oroitzapenei tiraka hasten da ondoren. Eta galdera erretoriko askorekin bukatzen ditu denak.

Zatirik handiena oroitzapenen inguruan egiten du. Oroitzapen horietan amona Olga bera da mugarri. Alde batetik bere arbasoak, eta beraz, bere iragana kontatuko dizkio ilobari. Eta beste alde batetik, alaba eta ilobaren kontuak izango ditu hizpide; iragan hurbilagoa, alegia. Oraingo egoera ere kontatuko digu tarteka.

Estiloa berezia du oso. Hiltzen ari den protagonista dugula kontuan hartuta, oso azkar ohartuko gara Olgak detaile ugari eman nahi dizkiola ilobari, gauza asko kontatu, bere jarrerak justifikatu, zalantzak partekatu, familiako genealogia egin, sekretuak azaleratu eta batez ere maitasuna adierazi. Hau guzti hau barne bakarrizketa indartsuaren bidez lortzen du. Eta indartsua bezain motela da, izan. Indar horrek harrapatzen duen irakurlea gustura arituko da sakontasun horretan. Erritmo bizia nahi duenak, ordea, nekez hartuko dio gustua. Barne munduko tempoak darabiltza autoreak, kanpoko frenesia albo batera utziz.

Ondoren idatzitako liburuak (Ascolta la mia voce, 2007) sekulako arrakasta izan zuen Italian. Iloba familiaren etxera bueltatzen deneko pasartea kontatzen zaigu. Nik behintzat, gustura asko irakurriko nuke euskaraz (Bihotza nora, zu hara liburuaren itzulpen zoragarria egin du Fernando Reyk): Nola litzateke izenburua? Entzun nire ahotsa, adibidez?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Miren Amuriza Plaza
“Kanpokoak hain argi identifikatzen eta salatzen genituen bitartean, barkaberak izan gara etxekoekin”

DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


2025-01-09 | Leire Ibar
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea izango da Baztanen

Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


2025-01-08 | Agustin Arteaga
IPUINA
Herrizoma

“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]


Jon Tartas
‘Ontsa hiltzeko bidea’: apez neurotikoak pistolarekin eskribatua

Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


Eguneraketa berriak daude