Motz egin zitzaidan kontzertua, oso motz. Denbora luzea neraman haren zain eta denbora hori guztia konpentsatuko zuen iraupena nahi nuelako, agian. Elurrari aurre eginda heldu ziren Kataluniatik Iruñera, Santas Pascuas festibalari bukaera ematera. Maria Arnal eta Marcel Bagés bikotea boskote bilakatu da laugarren lan honetan. Lehenengo diskoan produktore izandako David Soler gehitu zaie instrumentuetan eta Marta Torrella eta Helena Ros gazteek jarri diete ahotsa kantei, Mariari koroak eginez. Pandemiak gure ahultasuna agerian utzi duen honetan kontzertura hurbiltzeagatik eskerrak eman zizkiguten oholtza gainetik. Badakizue, eskerrak ahulak garen.
Maria eta Marcel aulki banatan egotetik eszenifikazio landuagora pasa dira: eszenatokiaren gainean beste eszenatoki bat, sakonera handiko hiru eskaileraz osatua. Kanta bakoitzaren esentziarekin bat eginen zuten argiak batetik eta abestien muina ziren hiru ahots zuri bestetik, arropa zuri eta zabalez jantzirik, oinutsik.
Maria Arnal eta
Marcel Bagés
Noiz: urtarrilak 9
Non: Iruñeko Baluarte
Disko berriko kantekin ekin zioten kontzertuari: berrikuntzak datoz. Mariak dioenez, Iberiar penintsulako ahozko tradizioan du oinarria bere musikak eta aro digitaleko kultura libretik hurbildu nahi du tradizio horretara. Lehen bikote zenak eutsi dio melodiaren garrantziari, baina kantek gero eta nabarmenago dituzte garai digitaleko tresnak. Hiru ahots gordin oinarri elektronikoen gainetik, gitarra elektrikoa lagun.
Dakitena egiten hasi ziren: edertasuna, soinuz errepresentatua. Kantu berriak ezagutzeko prest joan arren, mitikoen zain ere egon ginen. Eta espero baino lehenago heldu ziren Canción total, Tú que vienes a rondarme eta La gent, besteak beste. Bi modutara hel dakizuke Maria eta Marcelen musika: hasieratik harrapa zaitzake edo entzunaren entzunaz bahitu. Baina behin sartuta, barruraino sartzen da.
Bozak biluzik entzuteko aukera ere izan genuen, hiru ahots goxo bezain indartsu a capella. Eta gu adi, melodiaren irudi dotore eta apainduari jarraika. Taldeak ez du aukera galdu Baluarte ia diskoteka bilakatzeko. A capella kantatzetik ordenagailuz sorturiko atmosfera musikalaren gainean saltoka kantu eta dantza egitera. Nork esan du horrek ez duela tradiziotik?
Birako bigarren kontzertua zuten eta nabaria zen ilusioan eta “lehen aldi”-etako deskuiduetan. Gertutasuna transmititu zuen taldeak kanta baten estrofa bat ahaztu eta osorik errepikatu zutenean eta baita denok ezagutzen genuen Canción total abestiko esaldirik gogoangarriena elkarrekin kantatzera gonbidatu gintuztenean ere, “de esta civilí-lí-lí-lí-lí… zación”.
Motz egin zitzaidan kontzertua, oso. Baina, badakizue, lurrinik onenak beti datoz flaskorik txikienetan.
Santas pascuas festibalaren argazkiak:
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]