2020ko Euskaraldia amaituta ere, oraindik ikusten dira txapak Iruñeko kaleetan, 2021eko hasiera honetan. Lehen Euskaraldian ere gertatu zen: Nafarroako euskaldun anitzek nahiago izan zuen luzatu ahobizi- edo belarriprest-txapa eramateko aldia. Funtsezko abantaila bat ikusi zuten: elkar berehala ezagutzea, jakitea txapadun bat ikusi ahala harekin euskaraz mintzatzeko aukera izanen zutela. Eta jende frankok erabaki zuen, Iruñerrian bederen, ahalik eta gehien aprobetxatzea egokiera. Nago berokiak kendu eta armairuan gorde arte segitu zutela batzuek txapa jantzita.
Aurten txapa gutxiago ikusi ditut Iruñean lehen Euskaraldian baino, baina hori ere normala da, pandemiak galarazi baitigu kalean gehiago ibiltzea, txapak lagun hiriko euskaldun jendearekin gehiagotan elkartzea, euskaldun (ezagun eta ezezagun) gehiagorekin hitz egitea. Hala ere, oraindik ikusten dira txapak berokietan –nik ere zalantza izan dut: berriro jantziko?–.
Iruñean zaila baita euskaraz mintzatzen hastea, ez bada ezagunekin.
"Nire buruari galdetzen diot nolakoa izanen den ezezagunekin euskaraz aritzea aurretiko eskanerrik gabe, natural, arbuio-keinu bat edo ezezko garratz bat jasotzeko errezelorik gabe"
Niri eskaner mentala pizten zait beti. Euskaraz saiatuko naiz? Euskaraz jakinen du? Ez du gaizki hartuko? Eta bat-batean –ez beti baina askitan– nola edo hala (aski izan daiteke “iepa” bat) ohartzen naiz baietz, pertsona horrekin euskaraz hitz egin dezakedala, eta, nolabait, (mintza)lagun dudala. Bi gauza horiek, ohartzeak eta euskaraz egiteko paradak, ustekabeko poza sortzen dute niregan –eta beti ekartzen didate gogora aitak sentitzen zuen arraidura ospitaleko erizain batek euskaraz hitz egiten zionean–.
Batzuetan nire buruari galdetzen diot nolakoa izanen den ezezagunekin euskaraz aritzea aurretiko eskanerrik gabe, natural, arbuio-keinu bat edo ezezko garratz bat jasotzeko errezelorik gabe. Edo bestearengan enbarazu sortu gabe euskaraz ez dakielako. Gaztelaniaz bezala. Eta esaten diot nire buruari arraro samarra dela hala ibiltzea, zalantzekin, ez mezuaz, baizik eta mezua helarazteko hizkuntzaz.
Lau hamarkada luze joan dira euskaraz hasi nintzenetik, eta gutxitan egin dut euskaraz ezezagun batekin aurrez pentsatu gabe ea izanen dudan horretarako “baimena”.
Horregatik oso ongi ulertzen diet Euskaraldiaren txapa kendu nahi ez dutenei. Arazo psikosozial ugari aurrezten dizkigute txapek: bat ikusita –axola gutxi ahobizi den edo belarriprest– lasai eta eroso has gaitezke euskaraz eramailearekin. Lasai eta eroso ematen ahal diogu txapa, euskaraz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]