Bizitza gero eta gehiago mugatzen ari zaigun honetan, Mugakok zuzeneko emanaldien proposamena luzatu digu. Urte askoan Gasteizko Artium museoan egindako elektronika jaialdiak Xixonera hegan egin ostean, Arabako hiriburuko Jimmy Jazz aretoan saio ziklo berria proposatu digu. Gaurkoan edukiera murriztua duten emanaldietako lehenengoa dugu, eta gonbidatutako taldeak Aitor Etxebarria eta Reykjavik606 dira.
Mugako jaialdiaren jatorrizko izaera mantentzen ahalegindu dira antolatzaileak, izan ere, musika elektronikoa erdigunean jartzeko apustu zuzena hauteman daiteke. Musikaz gain, ikuslegoaren ikuspegi didaktikoa, jarrera aurrerakoia, esperimentazioa eta jokoa uztartzea izan da festibalaren xede nagusia, eta helburu berarekin jarraitzen dutela dirudi.
Aitor Etxebarria eta Reykjavik606
Noiz: urtarrilak 9
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoa
Aitor Etxebarria eta haren taldekideak izan dira lehenak oholtzara igotzen. Gasteizko kaleetan hotza nabari da eta areto barruan ere sumatzen da egun osoan elur maluten hotza. Eszenatokian musikari andana dago: bateria, isats-pianoa, biolontxeloa, gitarra, sinteak… Liluragarria da instrumentu akustikoen eta elektronikoen arteko nahasketa eta bateraketa.
Gernikarraren pianoak eta ahots ilunak post-rock doinuak uzten dizkigu. Nihilisem part I da bizkaitarrak sortutako azkenengo lana eta hor bildutako abestiak izan dira gau-emanaldian jotakoak. Musika zinematografikoa dela esan daiteke, baina jazz eta country ukituak ere nabariak dira. Jazz musikarekin jarraituz, Donostiako Reykjavik606 taldea igo da oholtzara.
Baxua, bateria eta dj-a dira hirukote gipuzkoarra osatzen duten elementu nagusiak, hiru oinarri horiekin eta jazza ardatz giro musika sortzen dute. Borja Piñeirok eta Kino Internacionalek jazz elektronikoa ekarri dute aretora eta giro lasai eta atsegina zabaldu da entzuleen artean. Kasu honetan ez dago abeslaririk, perkusioak eta sanpleek osatzen dituzte abestiak eta erritmoa jarraitzeko grinak zeharkatzen dizu gorputza.
Eider Iturriagaren argazkiak:
UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non: Santa Klara ermitan (Ondarroa)
--------------------------------------------------------
Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]
OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]
Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak antolatu du Bermu Okerra musika jaialdia abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egingo dute jaialdia, eguerdian.