argia.eus
INPRIMATU
Klima aldaketak Fayum hustu zuen
  • Basileako Unibertsitateko Sabine Huebner historialariak lehenengo aldiz alderatu ditu Egiptoko Fayum eskualdeko  K.o. III. mendeko datu demografikoak eta klimatikoak, eta estuki lotuta daudela ondorioztatu du.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko otsailaren 02a

Garai hartan lehortea izan zen Etiopian, Niloren iturburuan, eta ibaiaren emariak nabarmen egin zuen behera. Fayum Egiptoko eskualderik emankor eta populatuenetakoa zen, baina Niloren urek behera egin zutenean, hustu egin zen.

Studies in Late Antiquity aldizkarian argitaratutako artikuluak agerian utzi ditu berriro egungo mehatxurik handienetakoak, klima aldaketak, dituen ondorio larriak.