Jelosia posesiboaren aurka: maitasunaz

Erle langileen amodioak | Egilea: Aleksandra Kollontai | Itzultzailea: Aroa Uharte | Igela eta Erein, 2020.
Erle langileen amodioak | Egilea: Aleksandra Kollontai | Itzultzailea: Aroa Uharte | Igela eta Erein, 2020.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Itxi begiak. Itxi begiak eta imajinatu. Imajinatu zera: gertatu, gertatzen dela proletariotzaren iraultza. Orain imajinatu, klase zapalkuntza ezabatzea helburu duen iraultza horrek ez duela genero zapalkuntza abolitzea lortu. Kosta egiten zaizu halako ezer imajinatzea? Tira, bada, lana errazteko ireki begiak eta irakurri Aleksandra Kollontai errusiar iraultzailearen Erle Langileen Amodioak.

Maitasun erromantikoaz, genero zapalkuntzaz eta jelosiaz idatzi nuen azken liburu iruzkina. Argitaletxeek ikusiko zuten badagoela mamia eta badaudela baita ere, irakurleak; iruzkin honetan gai horiekin jarraituko baitut. Oraingoan, Igela eta Erein argitaletxeen eskutik eta Aroa Uhartek itzulita iritsi zaigun Kollontairen literaturaz dihardut. Errusiako iraultzaren ingurumarian kokatutako hiru fikziozko piezek osatzen dute euskarara ekarritako liburua.

Hiru lanek dihardute amodioaz. Lehenengo biek (Amodioa hiru belaunalditan eta Ahizpak) gehiago balio dute era didaktikoan –didaktikoegian agian– autoreak nondik hitz egiten zuen ezagutzeko. Hirugarrenak, Vasilisa Malygina eleberri laburrak, bete-betean murgilduko gaitu genero- eta klase-zapalkuntzak, maitasun erromantiko eta erradikalak, zein jelosiak txirikordatutako lanketa literarioan.

Eleberriak bi iraultza-kideren maitasun harremanaz jardun arren, gaur egungo korapiloak topatuko ditugu: maitasun erromantikoaren tranpak gainditzeko nahia baina ezina; horrek emakumeari dakarkion onartu gabeko lana; gizonari dakarzkion aitortu gabeko irabaziak; sexu/maitasunaren arteko bereizketa; maskulinitate hegemoniko hauskorraren bortxak; jelosia mingarriaren atzean zer dagoen ezin asmatzen aritzea (bataren praktika subordinatzailea eta bestearen subordinazioaren pairamena aurkitu arte). Oihartzunak ezin iradokitzaileagoak dira.

Kollontai ausartzen da maitasun erradikala zer izan litekeen imajinatzen. Ausartzen da klase- eta genero-zapalkuntzen zamatik askatzen, literarioki bada ere. Ausartzen da hausnartzen iraultza nola egin litekeen ezberdin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Uxue Juarez. Hitzak pospolo
“Uretara harri bat botatzen duzunean sortzen diren uhin horiek dira poema”

Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


‘Gero’: iraganeko geroaldia

Mintza gaitezen klarki, itzulingururik gabe, esan beharrekoak esateko gerotik gerora ibili gabetanik: jolas hau, euskaraz letrak juntatzean datzana, Axularrek pasatu zuen. Kasik jolasa asmatu bezain laster gainera, halako moldez non Gero-ren orrialde gehienetan ematen baitu... [+]


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


Hauspoa

Duela zonbait egun, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministro berria lotu da “migrazio nahasmendu” deitu duen arazo premiatsuari. Estatuko prefetei manu argiak helarazi dizkie: tolerantziarik ez etorkinekin eta haiei begira lazo edo konplize agertzen diren egitura... [+]


Zuhaitzak askatu du hosto hila

Ukapena, zalantzak eta beldurra ohikoak ditugu heriotzaz mintzo garenean. Ez da humanoa, ordea, heriori lotutako panikoa, baizik eta kulturala. Hemen eta orain ukatzen dugu heriotza. Hemen eta orain sortzen digu antsietatea, beldurra eta izua. Pentsamendu bitarrean eta... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


2024-10-21 | Leire Ibar
Aiora Jaka, Jon Urzelai eta Julia Otxoa dira Euskadi Literatura sarietako gainerako irabazleak

Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniazko Literatura kategorietako irabazleen berri eman dute Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean. Saiakera Gaztelaniaz saria ez ematea erabaki du epaimahaiak.


2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eguneraketa berriak daude