Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.
Azaroaz geroztik Indiako hiriburuaren inguruan kanpatzen zebiltzan 250.000 laborariek abisua emana zuten: bai ala bai, New Delhira sartuko ziren urtarrilaren 26an, eta beharrez milaka polizia eta soldaduk osatu hesiaren gainetik pasako ziren.
Errepublikaren eguna dute urtarrilaren 26a indiarrek, 1947an britainiarren kolonialismoarekin bukaturik, 1950eko urtarrileko egun horretan promulgaturiko konstituzioa ospatzeko. Jaieguna dute eta New Delhin egindako desfile militarrarekin ospatu ohi dute urteurrenarena.
Aurten ordea, New Delhi gogoz kontra partekatu behar izan zuen Indiako Gobernuak: jaieguna borroka eguna ere izan zen, eta militarren desfileaz gain, ehunka mila laborari eta proletariok gorpuzturiko manifestazioak bete zuen Indiako hiriburua. Poliziaren hesiak gaindituz eta errepresio bortitzari aurre eginez, hiriburuko bihotzera sartu ziren, desfile militarretik hiru kilometrora hurbiltzera lortuz. Gotorleku Gorria izeneko monumentu historikoa ordu batzuz okupatzea ere lortu zuten, hots, poliziak bortizki haizatu arte. Baina ez ziren horretan gelditzekoak, eta berehala ondoko hitzorduaren berri eman zuten: otsailaren 1ean parlamentura arte egingo dute martxa, egun horretan dutelako Estatuaren aurrekontua bozkatzekoa. Nonbait, AEBetan Washingtongo Kapitolioan ikusi berri dugun irudi historikoa, baina aldi honetan justizia sozialaren eta oinarrizko eskubideen aldeko aldarriarekin. Pena ez zaiola hein bereko jarraipen mediatikoa eskaintzen Indian gertatzen ari den herri mugimenduari.
Laborantzaren liberalizazioa dakarten hiru lege dituzte jomugan, parlamentariek irailean bozkaturikoak –Farm Bills izenez ezagunak direnak–. Horrelakorik ez dute onartzen, badakitelako agroindustriako bakar batzuen onurarako eta nekazarien kalterako izanen direla. “Laborarion heriotza dakarten lege horiek kendu arte hemen geldituko gara” zion parean zituen kazetariei, traktorez 400 kilometro eginak zituen laborariak, orga tipul, irris, dilista ala irinez, baita hotzetik babesteko lastoz ere beterik zuela. Bere gisan, milaka nekazarik zuten bide bera harturik, eta hor dabiltza geroztik, sukalde kolektiboak eraikirik, apairuak kitorik banatzen, eta protestaren nondik-norakoak kolektiboki erabakitzen. Aterpeak zein osasun-artak eskaintzen dabiltza, sustenguz, inguruko herritar batzuk ere.
Gogorra da negu-giroa errepide bazterretan, eta dagoeneko 70 laborari hotzez hil dira, Bhartiya Kisan sindikatuak salatu duenez. Baina ez dute etxera sartzeko asmorik: “Legeak behin betikoz kendu arte ez dugu amore emanen”. Liberalizazioarekin guztia galtzeko arriskua handiegia dute 600 milioi laborariek –hauetarik %86 hektarea bat baino gutxiagorekin bizi da–: prezioak eskaintza eta eskaeraren arabera fluktuatzen utziz, bukatua lirateke orain arteko prezio finkoak eta errenta segurtatuak. Azaroaren 26an eta abenduaren 8an greba eguna ukan zuten, 250 milioi laborari zein langile batuz –mundu mailan izandako greba mugimendu jarraituena–. Hein batean, Narendra Modi Lehen ministro autoritarioak du amore eman behar izan: hiru legeak ezeztatzen zituela jakinarazi zuen Auzitegi Gorenak urtarrilaren 12an; ezeztatzeak hemezortzi hilabetez balioko duela zehaztu hortik gutxira; eta azkenik, New Delhira sartzeko debekua ere bertan behera utzi zuen. Atzera pauso hauek erakusten digute mugimenduaren indarra, normalean, herritarren aldarrien parean elkor eta berean tinko segitzeko joera automatikoa duelako Lehen ministro honek.
Nahiz eta Modik “terroristatzat” jo, eta Indiako mainstream komunikabide handiek irudi hau zabaldu, oraingoz behintzat herritarren babesa eta elkartasuna daukate laborariek. Funtsean, irakasleak, ikasleak, langabetuak, erizainak, langile prekarioak, zein “ukiezin” gisa bazterturikoak, aniztasuna loratuz doa kanpamentuan, eta egunez egun, borroka eta aldarri ezberdinen bateragune bilakatzen ari da. “Langileria haien borrokara juntatzea lortu dute; guztia ez da egina, baina sekulako aitzina-pausoak eman dituzte konbergentziaren bidean”, irakur daiteke Mediapart komunikabideko Inde demain: un front ouvriers-paysans marche vers la révolution (“India bihar: langileriaren eta nekazarien arteko frontea iraultzarantz martxan”) artikuluan. Horren lekuko, urtarrilaren 23ko irakaskuntzaren sektoreak grebara deitu izana nekazarien matxinadaren baitan kokatuz protesta; eta urtarrilaren 31 eta otsailaren 1ean banku publikoetako langileak pribatizazioaren aurka mobilizatu izana, hor ere mugimendu sozial orokor baterako deia luzatuz. Mugimendua kontrolatu nahian dabiltza langileria sindikatu nagusiak, baina badirudi geroz eta zailagoa zaiela, oinarritik marrazturiko borroka honetan oinarriak duelako erabakimena.
Nazioarteko Diru Funtsaren maileguen truke, 1991n bideratu zituen Indiak lehen neurri liberalak, eta 2014az geroztik sektore publikoaren pribatizazioa areagotu egin du Modiren gobernuak. Hori horrela, laborarien kezkak eta kexuak ezin hobeto ulertzen dituzte aitzinetik jada neurri liberalak pairatu behar izan zituzten herritarrek.
Kontutan hartu beharreko beste aldagai bat ere azpimarratzen da Mediapart-eko artikuluan: “Orain arte Indian nekazarien altxamendu ugari egon badira ere, inoiz ez dute lortu klase popularrak erakartzea, sarritan nekazari aberatsenen zuzendaritzapean zeudelako –adibidez, Frantziako FNSEA sindikatua bezala–. Baina egungo altxamenduan, nekazari ertainak edo aberatsak baldin badaude ere, oraingo honetan nekazari pobreek eta erradikalenek zuzentzen dute mugimendua. Altxamenduetan, landa eremuetako zein hirietako jendarte maila proletarioenei gehiago lotzen dira laborari pobreenak”.
Indiako nekazariek borrokarako kultura dute eta azaroan abiatu zuten protesta ez dute lehena, ezta azkena ere –azken bi mendeetan 77 protesta zenbatzen dituzte, bataz besteko, hiru urte guztiz bat–. Baina guztiak ez dira hein berekoak, eta seguruenik aldi honetakoa historian idatzirik geldituko zaie. Eta nork daki? Agian, laborarien matxinada izatetik herritar matxinada izatera pasa zen mugimendu gisa oroituko dute/dugu.
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]