Kia Abdullah idazle eta kazetaria Londresen jaioa da. Haren gurasoak Bangladeshetik joan ziren Britainia Handira. Ama zaharrarekin bengaleraz nola edo hala mintzatu da azken urteotan. Jarioa galtzen ari zen. Halako batean hondamendia: birusaren ondorioz bakartuta zeudenez, amarekin telefonoz hitz egin behar eta ezin komunikatu bengalera kaskarrean, aurrez aurreko keinu eta imintzioak ezin erabili. Eta bakartze garaian, amak Kiaren ahizpa bati esan zion bakarrik sentitzen zela. Orduan garbi izan zuen Kiak zer egin behar zuen: bengalera berrikasi. The Guardian egunkarian idatzi du historia Kia Abdullahk 2020ko abenduan. Euskaratuta duzue kontakizuna.
Urte arrotz eta isolatu honetan [2020an], sylheti hizkuntzan trebatzeak nire familia ulertzeko beste modu bat eskaini dit.
Ez dut inoiz ulertu zergatik Londresko gure eskolako neskak hain harro zeuden hizkuntza bakarra zekitelako. “Ingelesa baino ez dut hitz egiten”, aitortuko zuten ahots sendoz, ohorea balitz bezala. Agian, hala, bakarrak sentitzen ziren ikasleen %90 bengalarrak ziren ikastetxean. Agian, horrek frogatzen zuen modernoak, aurrerakoiak eta asimilatuak zirela, senide migratzaileen ohitura bitxietara loturarik gabeak zirela.
Bestelako jarrera bat hartu nuen nik eta bengaleraz hitz egiteko gaitasuna ondoan eraman nuen, amuletoa bailitzan. Beste mundu bat ikusarazi zidan ezkutuko kode zifratua izan zen. Izan ere, hizkuntza hiztegia baino zerbait gehiago da, bestelako xehetasun ugari helarazten dizkigu: pertsona baten umorearen nolakotasuna, irain baten ziztada, baita minaren ehundura nolakoa den ere. Nire amak esan zidanean “amar shoril ekere kulya zargi”, ulertu nuen itzulpenik hurbilenekoak (nire gorputza josturatan laxatzen ari da) ez zuela jaso osasun galeraz atsekabetuta zegoen emakumearen hunkidura, zeina bere bizitzako azken urteetan zen.
Estimatzen nuen nire ama hizkuntzan sartu-irtenean ibiltzeko gaitasuna, baina mintzaira azkarra da. Ez badiozu tinko eusten, erraz egiten du irrist. Gurasoen etxetik alde egin nuenetik oso gutxitan hitz egiten nuen bengaleraz. 2007an nire aita hil zenetik amarekin baino ez nuen hitz egiten.
Hurrengo hamarkadan, poliki-poliki, jarioa galdu nuen. Amarekin hitz egiten nuen aldi bakoitzean konturatzen nintzen gero eta gehiago behar nituela “maileguzko hitzak”. Bengalerazko hitza aurkitzen ez nuenean ingelesari eusten nion. Jakinaren gainean berak ulertuko zituela, “bread” eta “hospital” moduko hitzak erabiltzen nituen, baina gero eta gehiago behar nituen amak hain erraz ulertuko ez zituen hitzak ere: “publish”, “postage” edo “argument”.
Urteak egin genituen elkarrizketa korapilatuetan murgilduta, hitzak esamoldeen eta keinuen bidez osatuta: ezpain edo eskumutur mugimenduak izango genituen lagun. 2020an, ordea, baliabide horiek gabe utzi gintuzten. Gure buruak bakartu genituela, telefonoz, hitzak baino ez genituen lagun. Eta ordurako ez neukan hitz nahikoa.
Gure berriketaldiak deserosoak eta oztopoz beteak izaten hasi ziren. Buruz nekizkien galderak egiten nizkion behin eta berriz. Elkarrizketak hutsalak ziren: Zer egin duzu gaur? Zer jan duzu? Zer egingo duzu aurki? Gero eta gutxiagotan deitzen nion, udako egun batez nire ahizpari esan zion arte bakarrik sentitzen zela. Porrot egin nuela jabetu nintzen, 2020an eta aurreko urte askoan ere bai. Zin egin nuen nire lehen hizkuntza ikasiko nuela.
Erronkarik handiena bengaleraz irakurtzeko eta entzuteko gauzak aurkitzea izan zen. Material gehiena sadhu bhasaz egoten da, hizkuntzaren bertsio formalean. Nik sylheti hizkera arrunta hitz egiten dut. Bangladeshen hamaika milioi pertsonak hitz egiten dute, Indian ere hainbat tokitan erabiltzen da eta bengalarren diasporan ere bai. Sadhu bhsatik oso desberdina da. Aditu batzuek diote hizkuntza guztiz desberdina dela. Har ezazue adibide moduan espainiera eta alderatu portugesarekin.
Duolingo plataforma erabili nahi izan nuen, baina esan zidaten ingelesa-bengalera ikastarorako nahikoa jende ez zegoela. Ondoren Italki plataformara jo nuen. Ikasleak eta irakasleak bideo bidez harremanetan jartzen dituzte. Hogei irakasle bengalar aurkitu nituen (espainiera irakasteko berriz 1.700), baina inork ez zuen sylheti irakasten.
Irratian eta podcastetan bila ibili nintzen, eta beste behin, ez nuen ezer aurkitu sylheti hizkuntzan. Ikasi sylheti bangla 30 egunetan liburu elektronikoa erosi nuen, baina gaizki formateatuta zegoen eta deszifratu ezin zen edukia agertu zitzaidan. Azkenean, YouTubera jo nuen eta orduak bila egin ondoren albiste buletinak sylheti hizkuntzan eskaintzen zituen kanal bat aurkitu nuen.
Hizkuntza umetan ikasi nuenez, oinarrizko kontzeptuak begiratzeko beharrik ez nuen, batik bat hiztegia lantzeko beharra nuen. Buletinak astean hiru aldiz entzuten hasi nintzen. Laster konturatu nintzen maileguzko hitzak erabiltzea ez zela nire kontua, hizkuntzak bereganatua zuela baizik. Adibidez, “arrest”, “police”, “headquarters” eta “postmortem” hitzak zerabiltzaten sylheti hizkuntzan ari zirenean. Ziurrenik mende bateko nagusitasun britainiarraren eta hamarkadatako globalizazioaren ondorioa izango da.
YouTubeko buletinen bidez jarioa berreskuratzen hasi nintzen eta aurkezlea estimatzera iritsi nintzen, halako ahalegina, zentzu handirik gabekoa, egiten ari zen! Era berean, ahizpei eskatu nien niri sylheti hizkuntzan egiteko. Denak gizon bengalarrekin ezkonduta daude eta maiztasun handiagoz erabiltzen dute hizkuntza. Zoritxarrez, emaitzak hala-nolakoak izan ziren. Ezintasunen bat izan orduko ingelesez hasten ginen.
Hala ere, nireari eutsi nion; entzun, zurgatu eta praktikatu. Hurrengo hilabeteetan hiztegia azkar puztu zitzaidan. Ahaztutako hitzak berreskuratu nituen eta inoiz ezagutu ez nituenak ikasi nituen. Bigarren belaunaldiko migratzaile askok jarioa aspaldi galdua zuten, beraz oso pozik nengoen nire jarioa berreskuratzen ari nintzelako.
Nire amari sarriago deitzen hasi nintzen. Oraindik ere trabatu egiten naiz hainbat hitzetan, baina askoz argiago adierazteko gaitasuna daukat. Gaur zer egin duen, zer jan duen eta gero zer egingo duen baino gehiago galde diezaioket. Orain oharren bat egiten duenean osorik uler dezaket, adibidez “tai ekshor fon gontor farborni” hura esan zuenean. Irain kaustikoa bizilagun batentzako zen eta esanahia (“ehun libera kontatzerik izango balu bezala”) ingelesez ez da hain zorrotza. Sylheti hizkuntza berriz ikasteari esker amaren hainbat bereizgarri ezagutu nituen. Betaurrekoek argitasuna nola, arreta gune bihurtu ziren beste gauza batzuk: bere adimen zorrotza, tartekako tristura aldiak…
Simon Van Booy idazleak idatzi zuen “hizkuntza dela seme-alabei edo maite ditugunoi utz diezaiekegun ondarerik handiena: nola sentitu zaren biltzen duen historia”. Urte arrotz eta isolatu honetan, hizkuntzak nire burua ezagutzea baino gehiago eskaini dit, nire ama ulertu dut.
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Saskibaloi talde israeldarraren eta Baskoniaren arteko lehia bertan behera uztea exijitzeko manifestua aurkeztu du Palestinaren aldeko mugimenduak. Euskal Herriko 40 saskibaloi klub, talde zein Baskoniako zaletuen taldek, kirol munduko 91 pertsona ezagunek eta Gasteizko 65... [+]
ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]
Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.