Adin batetik aurrera gaztetako oroitzapenei buruz hitz egitean “duela 20 urte” (edo gehiago) esanez hasi edo amaitzen dira kontakizunak. Kasu honetan hala gertatzen da, duela 23 urteko gertaerak zehazteko helburua duelako eleberriaren protagonistak. Izan ere, garai hartan eraiki zen gaur egungo bere nortasuna, bere bizitzako denbora-lerroan mugarri izan zen bidaia batean.
Esandakoengatik 1970eko hamarkadan jaiotakooi oso ezaguna egingo zaigu liburu honetan topatuko dugun giroa: lagunentzako gustuko musikarekin grabatutako kaseteak edo gutun bidezko harremanak. Izenburuak ere orduko teknologiari egiten dio erreferentzia, narratzaileak dioen moduan, “iraganaren metafora” izan daitekeelako VHSa.
Hasieran badirudi nobela beltz baten aurrean gaudela (ilehoria detektibe emozionalarengana doa hilketa bat argitzeko asmoarekin eta ikerketa abiatzen dute testigantza zenbait bilduz). Baina egileak poesiatik eta antzerkitik edaten du narrazio luze hau sortzeko, eta saiakera ere agertzen da.
Interesgarria iruditu zaigu pertsona baten inguruko eta gertaera bati buruzko bertsio desberdinak aurkitzea, (hala ere, akaso leku gehiegi hartu du liburuan?). Protagonistak dioenez “memoria ariketa kolektiboa da”. Azken aldian asko hitz egiten da memoria historikoaz. Gehienetan, horren atzean Gerra Zibila eta Euskal Gatazka ditugu, eta eskertzen da letra xehez idatzitako memoria historikoa egiteko saiakerak ere egotea, errealitatea erabiltzea fikzioa egiteko eta fikzioa errealitatea kontatzeko.
“Nire gorputza denboraren makina bat da” esaldiarekin hasten da nobela eta tarteka errepikatzen da. Esaldi horretan biltzen da eleberri honen funtsa: ni-aren inguruan eraikita dago; alderdi sentsorial, sexual eta emozionalak oso presente daude; ahazten eta gogoratzen dugunaren inbentarioa egiten dute; teknologia berriei buruz aritu beharrean, teknologia zaharrak agertzen zaizkigu; norberaren ispilu dira lagunak.
Pandemia eta elur sasoirako aproposa da liburu hau, (barne) bidaia egiten duelako oroitzapenetara mugikortasuna mugatuta dugun egunotan, eta ikerketa emozionala proposatzen digulako bizitako une erabakigarriei erreparatzeko. Hausnartzera eta birkokatzera bultzatzen gaitu, umorea bazter utzi gabe.
Baionako Euskal Museoan 19:30etan hasiko dira bihar Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak. Miren Agur Meabek zabalduko du jardunaldia. Itxaro Bordak elkarrizketa egingo dio jendaurrean.
Peto-peto ari da azken aldi honetan Oier Guillan (Orereta, 1975) idazle, aktore eta zenbaitetan ARGIArako kazetari lanetan ere katramilatzen dugun poeta.
Edo! argitaletxe “euskal elebakar, autofinantziatu eta alderdi eta erakundeetatik independenteak” udazkenean plazaratuko ditu aurreneko liburuak, proiektu berriaren sustatzaileek aurkezpenean adierazi zutenez.
Elkarrizketa: Oier Guillan / Argazkia: Dani Blanco
Iñigo Ibarraren laguntzaz jarri dugu hitzordua Ander Lipusekin, ez baita erraza teatroari estuki loturik bizi den izaki berezi honen arrastoa jarraitzea. Elkarrizketa hau plazaratu den unean Aulestiko ADELen... [+]
Dejabu antzerki konpainiaren Gure bide galduak obrak jasoko du Donostia antzerki saria, martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian. Iaz Donostian programatu ziren helduentzako euskarazko bederatzi antzezlanen artetik hura aukeratu du epaimahaiak.
Uberan.org webgune berria euskal literaturzaleen atari izateko asmoarekin sortu dute Oier Guillan eta Uxue Alberdik. “Literatura non dago? (...) Abestien letretan, antzerkigintzan, bertsolaritzan eta abar ere bada literaturarik”, uste du Alberdik. Irudigileak,... [+]
Hamahiru konpainia, 26 antzezpen eta 53 artista izango dira aurtengo Antzerkiaren Maiatzan, Hendaian. Egitarau “eklektikoa” prestatu dute Herriko Etxeak eta Chimères antzerki taldeak, eta besteak beste, dantza, zirkua, mimoa eta antzerkia izango... [+]