Barrura begira jarri gaitu Kattalin Artola Vazquezek (1995, Hernani). Barne kezka, gogo eta kontraesanei begira. Emagin elkartean lan egiten du eta formakuntza da bere lan esparrua. Konfinamenduak eta krisi global honek gogor kaltetu eta kolpatu ditu hainbat eskubide, tartean emakumeonak. Gora egin du indarkeria matxistak. Ahalduntzea, formakuntza, politika feministak... lehentasunezkoak izan beharko luketela uste du, zuriketa morerik gabe.
Zer da Emagin?
Egun, ikerketa, formakuntza, ekoizpena eta dokumentazioa jorratzen dituen elkarte feminista da. Bilgune Feministarekin batera sortu zen. Hasiera batean, mugimendu feministak egiten duen lana jasotzeko helburua zuen. Ez baitago ohitura askorik herri mugimenduen lana dokumentatzeko, ondoren hori behar bezala kontatu ahal izateko. Egun, forma ezberdina hartu du. Lan asko egiten dugu formakuntzaren alorrean, bereziki ikastetxeetan, tailerren, pedagogia feministaren eta hezkidetzaren bidez. Ikasleekin zein irakasleekin egiten dugu lan. Une honetan hor nabil ni lanean. Ikerketaren arloa ere oso indartsu dabil. Gaur egun hori da Emagin. Baina COVID-19 garai hauetan birpentsatu beharko dugu. Bada, edo izan nahi du, behintzat, Euskal Herri feminista sortzeko eragilea.
Zein motatako publikoari ematen dizkiozu formakuntzak?
Nik orokorrean emakumeei. Adin ezberdinetako emakume orori. Agian oso helduei ez, baina azken hilabeteetan, adibidez, alfabetatze digitala eskaini diegu emakume heldu askori. COVID-19 garaian hori zen harremantzeko aukera bakarra. Euskarriak eskura zituzten, baina nola erabili jakin ez… Beraz, horretan ibili gara eta arrakasta handia izan du.
Eta nerabeetan, zein errealitaterekin egiten duzu topo?
Errealitate oso ezberdinak eta anitzak topatzen ditut. Herri berean, bi ikastetxetan, errealitatea oso ezberdina izan daiteke. Hezkidetza eta pedagogia feminista lantzea irakaslearen erabakia izan ohi da, eta biba haiek!
Ikasleekin jarduten dudanean denetarik ikusten dut. Baina somatzen dut neskak oso kontziente direla zein errealitatetan bizi garen. Indartsu eta gogotsu sumatzen ditut errealitatea irauli eta aldatzeko. Nik neuk sare sozialak oso gustuko ez baditut ere beraiek bertan topatzen dituzte erreferenteak, baliabideak eta tresnak.
Eta mutilak?
Mutilak galduago sentitzen ditut, non kokatu eta nola jokatu ez dakitela. Pribilegio asko alboratu behar dituzte eta ez da erraza. Ez daitezela erasotuak sentitu feminismoarekin. Eta hala sentitu badira, pentsa dezatela zergatik, gogoeta egin dezatela. Jarrera matxistak dituztela esaten zaienean, zer mugitzen zaie? Arakatze lan bat egin behar dute.
COVID-19ak nola eragin dio Emagini?
Bete-betean. Feminismoa eta berdintasuna oinarrizkoak eta lehentasunezkoak direla uste dugun arren, hala dela sinestarazten diguten arren, instituzioetatik bereziki... ez da horrela. Bertan behera gelditzen diren lehen lan horiek dira gureak. Usu aisialdira bideratuak daudelako. Zuriketa morea deitzen diot nik horri.
Zer ekarpen egiten ahal dio Emaginek, bizitzen ari garen aro berezi honi?
Feminismoa eta berdintasuna itxialdian ere berdin-berdin tratatu eta landu behar direla aldarrikatzea. Tresnak eta baliabideak eskaini behar ditugu hausnarketarako. Egoera hauetan non gelditzen da parekidetasuna? Zaintza? Ahalduntzea? Hori dena agerrarazi behar dugu eta garrantzia eman, maila politikoan. Zaintzari eta indarkeriari bereziki.
Zein formakuntza emango zenuke?
Oso gustura lan eginen nuke boteredunekin. Nagikeria eragiten didate, baina beharrezkoa da. Botereguneetan bestelako pentsamendu, bizipen eta pertsonak sartu behar dira. Hala balitz egoera bestelakoa litzateke. Bestetik, emakumeekin lan egin nahi dut, online bada ere, itxialdian bezala. Une hauetan ditugun tailer gehienak betetzen ari dira. Saio hauek lehentasunezkoak direla ohartu dira hainbat eta hainbat emakume. Itxialdiak horretarako ere balio izan du.
Zer moduz online saioak?
Guk garrantzia handia ematen diogu elkar sentitzeari, gorputzari, gorputzetik gorputzera aritzeari. Baldintza berri hauekin zailagoa da. Oso erronka handia da gure lan ereduarekin horrela aritzea. Ez da, inondik inora, berdina. Presentzialki neuk ere ezberdin transmititzen dut. Baina bestalde, online eskaintzak zenbait emakumeren parte hartzea errazten du, zaintza lanak egiten dituztenena kasu. Zaintza lanak badituzu, esan dezakegu “orain ikastaroa dut, nire denbora da”. Eta, usu, emakumezkoak dira etxean daudenak, zaintza lanetan.
Aurrera begira zein erronka dituzue?
Emakumeei zer eskaini diezaiekegun pentsatzen ari gara. Birmoldatzen. Nola ahalbidetu halako espazioak ukaten segitzea. Nola ukan tartea horretarako. Une hauetan hortxe gaude. Ohartzen gara egoera honek emozio eta sentsazio oso ezberdinak sortu dituela, eta guk emakumeen partetik ondoeza sentitu dugu. Emozionala eta fisikoa. Jendeak taldean egoteko desioa du, beharra.
Digitalizazio munduan ere ahalduntzea ezinbestekoa da. Emakume adineko asko bakarrik bizi da. Espazioa gustatu ala ez, ahaldundu behar ditugu horretan, ez dezaten errealitatearekin kontakturik galdu. Kritika sustatzen segituko dugu, eztabaidak sortzen, gogoetarako tresnak ematen… Boteredunei gai hauek lehentasunezkoak direla gogorarazten.
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]