argia.eus
INPRIMATU
Hildakoak ehorzten bakarrak gara?
  • Gure espeziea (Homo sapiens sapiens) besteengandik bereizten duten ezaugarrietako bat hildakoak ehorztea da. Orain arte hala izan da behintzat.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko urtarrilaren 12a

Frantziako Historia Naturalaren Museoko, CNSRko eta EHUko ikertzaileek osatutako talde batek 1970ean La Ferrassie (Dordoina) aztarnategian aurkitutako haur baten arrastoak ikertu berri ditu. Hezurrek 41.000 urte dituzte, Homo neanderthalensis espeziekoak dira eta haurra berariaz lurperatu zuten hildakoan.

Kasu bakan hori ez da nahikoa hipotesia baieztatzeko, baina neanderthalgo gizakiek ere beren hildakoak ehorzten zituztela ondoriozta liteke froga gehiago aurkituz gero.