Urtero azaltzen dira hitz berriak, batzuetan gertaera berriekin lotuta eta besteetan aholkulari azkarrek asmatuta, gehienetan.
Aurtengo hitz berri nagusia, edo behintzat oso modan jarri dena, COVID-19 izan dela esango genuke eta jada arrunt bihurtu den hitz horrek rankingean duen lehen postua zalantzan jarri gabe, beste hitz bat azaleratu nahi dut, disrupzioa alegia.
Ez dakit Euskaltzaindiak hitz horren zuzentasunaz ezer esan ote duen, baina txosten eta testu ugaritan horrela azaltzen denez, bere horretan erabiltzea erabaki dut. Inon irakurri dut disrupzioak zerbaitekin bat-bateko etena adierazi nahi duela. Zentzu horretan, ezin uka COVID-19a oso disruptiboa izan dela, gure ohiturak, harremanak, lan egiteko erak, eta gainerakoak bat-batean aldarazi baitizkigu.
"Sare neuronalak, adimen artifiziala, datu multzo handien analisia, ikusmen artifiziala, errealitate birtuala eta areagotua, eta abar izan dira teknologian eta enpresetan disrupzioa sortu dutenak"
Gizartearen alor gehienetara heldu da disrupzioa, baita teknologiara ere. Gauden hamarkadaren amaieran lehen lerrora igaro dira teknologia disruptiboak eta oso denbora motzean urteetan jaun eta jabe izandako teknologia tradizionalak baztertuta geratu dira. Sare neuronalak, adimen artifiziala, datu multzo handien analisia, ikusmen artifiziala, errealitate birtuala eta areagotua, eta abar izan dira teknologian eta enpresetan disrupzioa sortu dutenak edota sortzen ari direnak. Bisita komertzialak, salmentak, produktu eta sistemen mantenua, bilera ez presentzialak, hizkuntzen arteko itzulpenak, produkzio-kateak eta burura etor dakigukeen edozer egiteko era aldatzen ari da.
Tradizionalki hizkuntza ingeniaritzan eta kultur industria deritzonean behar izaten zen teknologia, manufaktura industrian behar zenarekin alderatuz bigarren mailakoa zen eta nire iritzian agortu samar zegoen gainera, hau da, mende honen hasieran aurrerapen ikusgarriak egin baziren ere, gauden hamarkadaren erdialdean neke eta ezintasun zantzuak oso garbi azaltzen ziren.
Teknologia disruptiboen eraginez irauli egin da aipatu dudan egoera. Oso denbora motzean euskara eta beste hizkuntza batzuen arteko itzulpen automatiko onak lortu dira, elkarrizketa telefonikoetan euskara ere aldibereko itzulpenetan izateko bidea garbi ikusten da eta euskal artxibo fotografikoetan identifikazio pertsonal automatikoak egitea posible izango da laster, adibidez.
Eta aipatu ditudan adibide horiek bideratzeko teknologiak eta manufaktura industrian behar direnak berberak dira, lehen mailakoak dira. Beraz, disrupzioak elkartu egin gaitu industria mota desberdinetako eragileok, eta hemendik aurrera industria mota guztietan teknologia berberak erabili beharko ditugu aurrera egiteko. Balia dezagun aukera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]