Aurrekoan irakurri nuen Rikardo Arregiren zutabe batean Iban Zalduaren arabera euskal zutabegile batek noizean behin euskarari buruz idatzi behar duela, baldin eta entzute pixka bat nahi badu. Bestalde, zutabeetan nork bere egunerokotasuna agertzea ere estimatua dago, literatur lan potoloagoetan autofikzioaren gainean dauden eztabaiden aldean. Biak betetzera noa gaur.
Azken urtetan, bertso-irakasle eta Auzoko proiektuaren dinamizatzaile ibili naiz.
Gasteizko Alde Zaharreko bertso eskola nahiko bitxia da. Ramon Bajo eskolako Guraso Elkarteak bultzatzen badu ere, GOIAN elkartearekin eta Landazuri ikastola publikoarekin batera zabaltzen da, eta beste eskola askotako umeak ere izan ditut: itunpeko eskoletakoak, publikoetakoak, eskola libre batekoak, eta hizkuntz-eredu ezberdinetakoak.
"Nigeriako emakume hori bezala, izan ditut beste emakume batzuk ere, eurak Auzoko-ra etorri eta euren umeak A ereduko eskola batean edo bestean dauzkatenak"
Iaz, A ereduko neskato bat izan nuen. Gainera, haren ama, Nigeriakoa, ostiraletan etortzen zitzaidan euskara ikastera Auzokora. Beraz, ama euskara ikasten eta 10 urteko alaba A ereduko eskola batean egonagatik bertsolaritzan apuntatuta!
Aurten, duela urte bat Marokotik Gasteiza etorritako bi anaia –12 urte eta 10 urtekoak– eta euren 9 urteko lehengusina dauzkat, hirurak A eredukoak. Latinoamerikako beste 10 urteko mutil heldu-berri bat dut euskara gutxi dakiena, zorionez hau D eredu publiko batean dabil.
Auzoko proiektuan euskara ikasi eta bestelako hizkuntza eta kultura batzuk ezagutzen saiatzen gara. Nigeriako emakume hori bezala, izan ditut beste emakume batzuk ere, eurak Auzokora etorri eta euren umeak A ereduko eskola batean edo bestean dauzkatenak. Ze arraroak diren etorkin hauek, ezta? (Izan ere, auskalo bihar hemen biziko diren, beraz, matrikulatu A ereduan umeak, izan ere, eskola horretan haien herrialdeko guraso gehiago daude, izan ere...).
Beti izan dut sentipena Auzoko oso polita izan arren –eta niretzako dilistak (eta ardoak) ordaintzeko soldatatxo bat ekarrita ere– oasitxo bat dela basamortuaren erdian. Gasteizen eta EH osoan –eta hemen berdin dio nongoa zaren zu, irakurle hori– beste lurralde batzuetatik etorritako milaka lagun ari dira bi erdarak ikasten, debalde. Ez dute matrikularik ordaindu behar eta, ondorioz, ez dute eskolen %80ra joan behar dirua itzul diezaieten. Izango dute azterketa bat, bai, nazionalitatea lortzekoa.
Badakit astuna naizela ume guztientzat euskara murgiltze eredu publiko eta unibertsal bat eta helduen euskalduntze eta alfabetatze osoa debaldekoa eskatzen. 2020aren hondarrean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]