Deserrian bizi den herria

Hunkiturik ikusi genituen azaro erdialdean Saharako lurraldeetatik zetozkigun berriak. Marokok eraso militarrarekin erantzun zion autodeterminaziorako erreferendum eskubidea bistaratzeko saharar talde batek aurrera zeraman ekimen baketsuari. Gertaera hauen aurrean Euskal Herriko hamaika txokotatik heldu ziren Sahararen aldeko aldarriak. Azpimarratu beharrekoa da babes hau ez dela berria; azken lau hamarkadetan askotarikoak izan dira herri honen defentsan antolatutako jarduerak: elikagai, sendagai eta bestelako funtsezko materiala eroateko karabana solidarioak, diru-bilketarako kirol eta kultur ekintzak... 1976an Espainiako soldaduek Mendebaldeko Sahara uztearekin batera alboratu zen deskolonizazio prozesurako Espainiak zuen ardura ere. Ordutik 1991ra arte iraun zuen Maroko eta Fronte Polisarioaren arteko gerrak, eta orduan indartu zen Euskal Herrian herri honekiko elkartasuna. Garai hartan hasi ziren Nikaraguako iraultza sandinistaren aldeko ekimenak ere. Hain desberdinak izan ziren bi

"Fiskalitate global baten faltan, garapenerako lankidetza mundu mailako birbanaketa tresna bakarrenetakoa dela esan daiteke"

prozesu hauen testuinguruan kokatzen da garapenerako euskal lankidetzaren sorrera. Herritik sortutako hainbat elkartasun mugimenduk, pixkanaka, maila desberdinetako erakunde publikoen babesa jaso zuen.

Geroztik, udaletan, foru aldundietan, Eusko Jaurlaritzan baita Nafarroako Gobernuan ere garapenerako lankidetza politika eraiki da, hots, plangintza estrategikoak zehaztu dira lehenetsitako sektore eta zonalde geografikoak zehaztuz, garapenerako lankidetza legeak onartu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren kasuan Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia martxan jarri zen 2011n. Garapenerako euskal lankidetzaren sorreratik EAEn 17.000 proiektutik gora finantzatu dira administrazio nagusietatik. Denetarikoak izan dira proiektuen jomugak. 2019an esaterako, exekutatutako proiektuen ia %46 Latinoamerikako lurraldeetan garatu ziren, eta ia %20 Afrikan. Xehetasunez ikus daitezke Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian 2014tik egundaino finantzatutako proiektuen ezaugarriak.

Aipagarria da gorabeheratsua izan dela lankidetzaren bilakaera. 2008ko krisi finantzarioaren eraginez, EAEn eta Nafarroan ez ezik, gainerako autonomia erkidegoetan ere itzeleko beherakada nozitu zuten politika honi eskainitzako funtsek, kasu batzuetan hutsean gelditzeraino. Kantitateaz gain, azken hamarkada hauetan bere eraginkortasunaren mugez ere aritu da hainbat; izan ere, mundu mailako datuei erreparatuz, bestelako fluxu finantzario eta ekonomikoek hegoaldeko lurraldeetan izan dezaketen eragina, askotan, garapenerako lankidetza fluxuena baino handiagoa izan baitaiteke. Are gehiago, etorkinek euren lurraldeetara bidalitako diru kopurua ere hainbatetan handiagoa izan da.

Hala ere, fluxu desberdinek izan dezaketen eragina zabala bezain konplexua da. Alde batetik, eta fiskalitate global baten faltan, garapenerako lankidetza mundu mailako birbanaketa tresna bakarrenetakoa dela esan daiteke. Eta bestetik, hegoaldeko hainbat herrialdetara kanpotik iristen diren lankidetza fluxuak, lurraldeko Barne Produktu Gordinaren (BPG) zati handia dira batzutan. Esaterako, Mundu Bankuko datuen arabera, Yemengo Errepublikan nazioartetik eratorritako laguntza fluxuek herrialdeko BPGaren %28 izan ziren 2018an, eta azken hamar  urteotan Afrika Erdiko Errepublikan lankidetza fluxuek ekarri dutena berriz, batez beste BPGaren %20 izan da.

Lankidetzarik onena behar ez dena omen da. Baina nazioarteko erakundeen eta zehazki Estatu espainiarraren ez ikusiaren aurrean, 40 urtetan deserrian bizi izan den saharar herriarentzat bizirauteko iturri izan da herrien babesa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Eguneraketa berriak daude