Trumpen osteko ekonomia globala

Trumpek irabazi izan balu, II. Mundu Gerraren ondorengo nazioarteko ekonomi sisteman aldaketa sakona ekarriko zukeen zalantzarik gabe, seguruenez berau suntsitzera iristeraino. Trumpen muturreko aldebakartasunak, merkataritza ekimen kaotikoek, nazioarteko lankidetzak eta, oro har, jokabide multilateralaren errefusak gaurdaino globalizazioa itxuratu duten arauak eta instituzioak lurperatuko lituzkete beste lau urtez boterea eskuratuz gero.

Ostera, Bidenen garaipenak lehengo sistema globalaren berrezarpena ekarriko al du? Erantzuna ez da begi bistakoa. Trumpek sortutako nazioarteko anabasa gelditzeko arazorik ez da izango, ez AEBetan ezta nazioarteko eremuan ere. Baina, datorrena lehengo sistema globalaren berrezarpena baino gehiago berreraikuntza izan beharko da inondik ere. Izan ere globalizazio neoliberalaren ajea bizi izan dugu azken hamarkadan dagoeneko eta, gainera, pandemiak errealitate eta behar eraberrituak ikustarazi ditu.

"Bidenen garaipenak lehengo sistema globalaren berrezarpena ekarriko al du? Erantzuna
ez da begi bistakoa"

Nolanahi ere, sistema aldeaniztunaren kontrako oldea geldotuko den arren, eredu berriaren oinarrian lehengo gobernantza hierarkikoa eta elite ekonomikoen meneko jokabideak ez dira ahituko. Baina, hegemoniak zein elite ekonomikoak aldatzen ari dira, errealitate soziala eta ekonomikoa ere oso bestelakoa da eta horrek behar berriak ekarriko ditu nazioarteko ekonomi sistemaren berritxuraketan.

Nazioarteko eraikuntza berri horretan aurreikusten diren lehentasunen artean behar komunetara bideratutako sistema izatea da ardatzetako bat. Klima egonkorra edo biodibertsitatea bezalako ondasun publiko globalen babesa ez ziren aurreikusi II. Mundu Gerra osteko nazioarteko ekonomi ordenuan. 2015 urteko Pariseko klima akordioari atxikitzeko Bidenen asmoa lagungarria da baina ez da berez nahikoa izango, akordioaren mugak zein lehendakari berriak dituen lotura ekonomikoak kontuan hartuta.

Bigarren lehentasuna ekonomi sistema globalaren askotariko polaritatea onartzea da. Beraz, hortik eratorritako gatazkak konpontzeko mekanismoak indarrean jartzea ere ardatz nagusia da testuinguru globalean. II. Mundu Gerraren osteko sistema bipolarretik urrun gaude.  AEBen eta Txinaren arteko  lehiak nazioarteko harremanak itxuratzen jarraituko du. Baina gerra hotzaren analogia ez da balekoa gaur egungo errealitatea ezaugarritzeko. Orduko bi ekonomi potentzien arteko harreman ekonomikoak hutsaren hurrengoak ziren, sistema bikoitzeko mundua zen. Gaur egun AEBen eta Txinaren arteko lotura eta harreman ekonomikoak oso indartsuak dira merkataritza, finantza zein produkzio arloetan eta globalizatutako sistema bakarreko indar nagusiak dira. Konparaketa egitekotan egokiagoa litzateke 1914 urteko Mundu Gerraren aurreko Britainia Handia eta Alemaniaren arteko lehia indartsua aintzat hartzea lehen globalizazioaren aroan. Horrenbestez, ezusteko ondorioak saiheste aldera gaur egungo sistema globalean instituzio multilateral indartsuak eta demokratikoak ezinbestekoak dira.

Hirugarren lehentasuna sistema ekonomiko globala langile eta herritarrentzat babeserako esparru gisa antolatzea da. Globalizazio neoliberalak sortutako desberdintasunak nazioarteko ekonomi sistemarekiko herritarren mesfidantza eta atxikimendu eza ekarri du. Bestelako erakundeak eta gobernantza behar dira nazioarteko ekonomi sistema bidezkoagoa eta egonkorra izango bada. Nekez aurreikus liteke Bidenen gobernuan berreraikuntzarako hiru ardatz hauek garatzeko grina.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude