Sobietar Batasuna, 1920ko azaroaren 18a. Sobieten Gobernu Zentralak abortua legeztatzeko dekretua onartu zuen, historian lehenengoz. Handik aurrera, librea izateaz gain, doakoa ere izango zen. Urte batzuetan behintzat.
Dekretuaren bultzatzaile nagusia Aleksandra Kollontai (1872-1952) izan zen, sobietar gobernuan kargua lortu zuen lehenengo emakumea eta, une horretan, bakarra. Abortuaz gain, soldata partekatzearen edo dibortzioaren aldeko neurriak bultzatu zituen. Eta bere eragina ez zen soilik exekutiboa izan. Bere idatzietan emakumeen eskubideen eta, zehazki, legezko abortuaren aldeko oinarri teorikoa ezarri zuen, nagusiki Emakume berria eta Maitasuna gizarte komunistan lanetan.
Lehen Mundu Gerraren ondorengo giroa, aldiz, aldeko eta kontrako faktore izan zen. Batetik, gerrak eta krisi ekonomikoak eraginda Errusia zaharreko biztanleria 7 milioi lagun gutxiagokoa zen, populazioaren hazkundearen aurkako neurritzat jo zitekeen abortua. Baina, bestetik, gerrak emakume askok fabriketan lan egitea eragin zuen, antolatzen hasi ziren eta indar politikoa hartu zuten horrela. Gainera Kollontai eta abortua legeztatzearen aldekoek zioten, legeztatu ala ez, emakume askok berdin abortatuko zutela, ordura arte modu klandestinoan egiten zuten moduan.
Sobietar gobernuaren neurriek eragina izan ahala, egoera ekonomikoa hobetuko zela uste zuten eta horrek abortuen eskaera murriztuko zuela, gutxi gorabehera emakumeen erdiek haurra hazteko baliabide nahikoak ez izateagatik abortatzen baitzuten. Gainera, abortua legeztatuta, ebakuntzak modu seguruagoan egingo ziren eta abortugile klandestinoek haien osasunaren kaltetan aberasteari utziko zioten.
Halaxe dio dekretuaren pasarte batek: “Azken 10 urtetan abortatzen duten emakumeen kopurua hazten ari da gure herrialdean eta munduan. Herrialde guztietako legeek gaitz horren aurka egiten du, abortatzea erabakitzen duten emakumeak eta abortuak egiten dituzten medikuak zigortuz. Horrek ez dakar emaitza positiborik. Ebakuntza klandestinitatera bultzatzen du, eta emakumeak abortugile zekenen eta maiz ezjakinen biktima bihurtzen ditu”.
Stalinen agintaldian, 1922tik aurrera, Kollontaik korronte disidente batekin egin zuen bat. Itxuraz, beste mugarri bat jarri zuen: lehen emakumezko enbaxadorea izango zen. Praktikan, defenestratu eta erbesteratu egin zuten; beste kide batzuk baino modu “leunagoan” baztertu zuten behintzat. Eta Stalinek bertan behera utziko zuen abortuaren dekretua ere; kasu “larrietan” soilik izango zen legezkoa abortatzea.
100 urte geroago, munduko herrialde gehienetan ez da oraindik lortu 1920ko dekretu horren parekorik. 58 herrialdetan abortua guztiz legala da emakumeak hala eskatuta; 134 herrialdeetan legezkoa da soilik egoera jakin batzuetan, emakumearen osasuna arriskuan dagoenean, adibidez; eta 5 herrialdetan guztiz debekatuta dago oraindik.
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.
Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.
267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]
Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.
Hilabete hasieran Donostiako epaile batek hartutako bide beretik, Gasteizko epaile batek ere kautelazko neurriak hartu ditu abortuaren kontrako protesten aurka. Askabidek bi hiriburuetan dituen kliniken ateetan ezingo dira bildu abortuaren aurkakoak, gutxienez 100 metroko... [+]
Washingtonen zein beste hiri ugaritan manifestazioak antolatu dituzte, eta oihukatu “ez dutela atzera egingo” abortu eskubideari babesa kentzeko Gorte Gorenaren epaiaren aurrean.