argia.eus
INPRIMATU
Enperadore fotoerrealistak
  • Daniel Voshart artista kanadiarrak 54 erromatar enperadoreren irudi fotoerrealistak osatu ditu Roman Emperor Project ekimenaren bidez.

2020ko azaroaren 18a
(Argazkia: Voshart.com)
(Argazkia: Voshart.com)

Ezkerreko irudian, Augusto (K.a 27- K.o. 14) eta Maximino Trax (235-238) enperadoreenak ikusten dira.

Voshartek Artbreeder erabili du horretarako, sare neuronalak baliatzen dituen tresna digitala, eta, horri esker, “ikasteko” gaitasuna duena. Enperadoreen milaka eskultura eta pintura hartu ditu oinarri, baina baita idatzizko erreferentzia historikoak ere