‘Fratelli tutti’

Fratelli tutti. Kristau katolikoon gidari nagusia den Frantziskoren azken entziklikaren izenburua da. Poz handia eragin du komunitate kristauan, Laudato si aurrekoak bezala. Biek ala biek, García Márquezen obra famatua gogoan, Maitasuna COVID-19aren garaietan  azpititulu izan lezakete.

Fratelli tutti. Kosta egiten da tutti hori irenstea. Santi Abascal legebiltzarrean biktimen zerrenda destilatzen, Melitón Manzanas torturatzailea biktima agertzen delarik. Nigeriako polizia sarraskigilea edo Estatu Batuetako beltz akabatzaileak. Emaztea asesinatzeagatik espetxean izan eta baimenaz ateratakoan neska laguna akabatzen saiatu dena. Gehiegikeriez haur eta gazteak bizitza osorako markatu dituztenak. Fratelli tutti.  

Justiziak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak pandemiaren kontra proposatutako neurri batzuk, legezkoak ez direlakoan, eta honen ordezkariak haserre epaileekin. Dugun sistema judizialaren eskasia guztiekin ere, nahiago  diktadura?

"Espetxeetan diren presoak. Hauen sufrikarioarekin min hartzen dutenak eta ziegetan hiltzen direnean pozten diren bihotz lehorrak. Fratelli tutti"

Azkenekoa gainetik kentzea berrogei urte kostatu zen eta, ustez amaitu zenetik ia berrogeita hamar pasa arren, oraindik sufritzen ari gara ondorioak. Politikariak eta epaileak. Fratelli tutti.

Guretzat ulergaitzak diren bizimodu edo sexu aukerak dituztenak, bizitza hoberen bila gure herrialdeetara datozenak, pobrezia edo gerratik ihes. Kaleetan botata dauden drogazale eta eskaleak, edo mozkorrak. Baita horien aurka jarduten direnak ere. Fratelli tutti.

Diotenak: “Nik hori berehala konponduko niake...” eta jarraian dagokion astakeria (Lau ostia eman, izugarrizko isuna jarri, espetxerako neurrigabeko zigorrak...). Dena berehala konpondu ustez den-dena lardaskatzeko ahalmena dutenak. Fratelli tutti.

Ostalaritzan, kulturan, industrian, hezkuntzan, alor askotan krisi hau hainbesteraino pairatzen ari diren langile eta enpresario zintzoak. Eta horien arteko zirrikituetan ezkutatzen diren zital zurrupatzaileak ere bai. Fratelli tutti.

Espetxeetan diren presoak. Hauen sufrikarioarekin min hartzen dutenak eta ziegetan hiltzen direnean pozten diren bihotz lehorrak. Fratelli tutti.

Entziklika honek jabetza pribatuaren eskubidearen gehiegizko eta bidegabeko erabileraren salaketan euren aberastasunak arriskuan sentitu eta Frantziskoren aurka sekulako kanpainak, sareetan eta bestelakoetan, finantziatzen dituztenak. Fratelli tutti.

Eta, hala ere –hau Leteri kenduta–, fratelli tutti. Zaila da ulertzea eta gaitzagoa onartzea. Baina horixe du ezaugarri Nazareteko Jesusen mezuak: fratelli tutti. Bedeinkatua Zu, Goi-Goikoa, kontu hauek jakintsuei eta adituei gorde eta jende xumeari agertu baitizkiozu. Fratelli tutti.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude