COVID birusak aldatzen ez dituen gauzen artean: Espainiako Estatuan eta gure Euskal Herrian, migrazioaren kontrolaren grina migratzaileen ongizatearen gainetik dago.
Niri, pertsona natiboa, errealitate postapokaliptiko moduko honetan medikura joatea zaila eta Ogasuneko zalantza bat
"Apirilean hasi ziren hainbat ahots ezohiko egoera dela eta migratzaileen premiazko erregularizazioa eskatzen. Urte erdia alferrik igaro da"
argitzea ezinezkoa bihurtu bazait, pentsa nolako labirinto burokratikoari egin behar dion aurre paperik gabeko pertsona batek. Indarkeria administratiboak berez zaurgarri direnak zaurgarriago egiten ditu. Paperik gabe… lan eskubideak? Pilatuta ez beste modu batean bizitzeko aukera? Medikura teorian bai baina praktikan? COVIDak eragindako krisia dela eta ematen diren laguntzak?
Apirilean hasi ziren hainbat ahots ezohiko egoera dela eta migratzaileen premiazko erregularizazioa eskatzen. Urte erdia alferrik igaro da. Pasa den urriaren 17an estatuko hainbat hiritan mobilizazio koordinatua egin zen egoera salatzeko eta gobernuak beste alde batera begiratu nahi du. Baina alde batetik “los españoles primero” diskurtsoa dator eta bestean migratzaileak gero eta antolatuagoak daude. Sandwich bikaina Sánchez eta Podemosentzat. Eta behingoz, #PaperakDenontzat.