“Kulturak lagundu dezake herrian pozago bizitzen”

  • Herrien despopulatzea zoritxarreko errealitatea da Nafarroan; abiadura handian husten doa landa eremua. Kati Leatxek (Longida, 1966) kulturaren ikuspegitik begiratu dio fenomenoari, sinisten baitu kulturak lagundu dezakeela hustutzea moteltzen. Herrietan ongi bizitzea bada helburu, kulturak horretan zer esana duela uste du, eta irudimenez eta ausardiaz jokatzeko unea dela dio. Nabarralde Fundazioaren Herrigabetuak jardunaldietan aurkeztu berri du bere ikuspegia, Iruñean.

"Beti esaten dugu herrietan ez dugula deus, baina kontua da ausartak izatea, eta askotan ez gara. Baliabideak baditugu, irudimena da landu behar duguna” (Argazkia: Josu Santesteban)

Biztanleez gain, zer galtzen dute herriek despopulatzean?

Dena. Zer galduko luke itsasoak ura galduko balu? Lehenbizi olatuak, gero arrainak, koralak, gatza... Ez gara ohartzen galtzen ari garenaz, eta egun batean ez dago itsasorik. Ez dira bakarrik harriak, elizak, hizkuntzak, ohiturak... Bizitza ari gara galtzen, lurrarekin dugun kontaktua, lurra bera delako bizitza ematen diguna. Dena homogeneizatzeko bidean alde batera uzten ditugun gauza horiek guztiak dira bizitza.

Kulturak balio du despopulazioari aurre egiteko?

Kulturak paper eraldatzailea du. Ez gaitu salbatuko, baina denok behar dugu bizitzeko. Herriek beraiek erabaki behar dituzte aplikatu beharreko politikak, herriak izan behar dira protagonista. Gure burua berrasmatzea dagokigu, sortzaileak izatea. Kultur programak toki guztietara eraman behar dira, ezin dira populazioaren araberako edota udal bakoitzak duen diruaren araberako erabakiak hartu. Bost pertsonako herri bat zaindu beharreko altxorra da, hiriburu bateko 10.000 biztanleko auzo bat bezainbeste.

Herrikoa izateak oso estigma ezkorra izan du azken hamarkadetan. Bizitzan zerbait izateko, hirira joan behar zen. Horrek min handia eman digu. Sinetsi behar dugu hori ez dela horrela, eta proaktibo izatea dagokigula, gure balioa defendatzeko. Autoestimua indartzeak lagunduko du egoerari bira ematen.

Eta kulturak hobetu dezake autoestimu hori.  

Nola lagundu dezake kulturak herrian ongi bizitzen? Batetik, zerbitzuak behar dira –liburutegia, kultur etxea, antzokia–, eta bestetik, parte hartzeko aukera eman behar zaie herritarrei. Herrietan baditugu abesbatzak, kontzertuak... baina badirudi kulturarekin lotutako gauza garrantzitsuak hirian geratzen direla. Kulturak lagundu dezake herrian pozago bizitzen. Eta lagundu beharko luke herrian bizi denari ikustarazten ez duela ezer galtzen, eta ez dagoela arrazoirik handik ateratzeko.

Argazkia: Josu Santesteban

Bada masa kritiko edo azpiegitura nahikorik horretarako?  

Kontua ez da herri guztietan kultur etxe fisikoa izatea, baizik eta kultur etxearen ekimena zabaltzea. Eskualdekako zerbitzuak antolatu behar dira. Toki guztietan ezin da liburutegirik izan, baina liburutegiaren eragina zabaldu daiteke. Aurizberriko liburuzaina, adibidez, atez ate joaten da liburuak eramaten. Irudimena behar da. Baliabideak ere bai, noski, baina horretarako daude administrazioa eta erakunde pribatuak. Elkarren arteko bidea jorratu behar da.

Zer motatako esperientziak daude martxan arlo horretan?  

Herrietan jende asko ari da lanean kulturaren eta ondarearen alde. Nik esperientzia xumeak ditut gustuko. Oso polita eta interesgarria da Abaurregainako hilarrien museoarena. Nafarroako Gobernuak badu Landarte programa ere, jendeak oso ongi hartu duena, edota “Oinak hodeietan” egitasmoa. Badago Antartika Kultur Container ere, lanean ari dena bai Pirinioan, Eutsi Pirinioa elkartearekin, eta bai Larragan, Gardatxo elkartearekin. Zerbait mugitzen ari da, sormen handiko proiektuak dira.

Kultur turismoarena bada bide bat, baina turismoa, askotan, aukera bezainbeste izaten da arrisku ere.

Nik neuk, turismoa egiten dudanean, lurralde ezberdinak ezagutu nahi izaten ditut, herri txikiak, paisaia, natura. Baina badakit herri batzuetan kexu direla, turistek, askotan, ez dugulako errespeturik, dena desegiten dugulako, eta hori ez delako naturaz gozatzea, baizik eta kontsumitzea. Denean bezala, oreka bilatu beharko litzateke. Zer baliabide dauzkagu herrietan bizitzen laguntzeko, eta aldi berean, nola egingo dugu horrek bertakoa ez zapaltzeko. Oreka hori herrietako jendeak erabaki beharko luke. Baina alderdi bakar batek ezin du dena salbatu. Egitasmo politak daude, eta nik diseinatzen ditut, eta saldu. Baina kontu handiz ibiltzen naiz inor salbatuko dutela esaterakoan.

Zer baliabide dauzkate herriek kultura egiteko?

Bidankozen bada esperientzia polit bat, Pirineos la Nuit izenekoa. Han zeruaren garbitasuna frogatzen duen izendapena lortu zuten, izarrak behatzeko. Pentsa zer gauza erraza: zer argi kutsadura eskasa dugun gure herrietan, eta nola egin daitekeen hortik baliabide bat. Beran, Tramontana egitasmoan, inguruan ditugun soinuak bildu zituzten.  Beti esaten dugu herrietan ez dugula deus, baina kontua da ausartak izatea, eta askotan ez gara. Baliabideak baditugu, irudimena da landu behar duguna.

Emakumearen papera gakotzat duzu.

Gauza jakina da ondarearen transmisioa emakumeak egin duela. Gaur egun ere, emakumeek lideratu dute landa turismorako bidea. Haiek dira, orokorrean, landetxeak kalitatez kudeatu eta bisitariak hartzen dituztenak. Kultur eremuan ere badira esperientzia politak; adibidez, Maddi Barber zinemagilearena, Itoizko urtegiak hondoratutako herrien suntsipena irudiekin eta poesiarekin landu dituena. Edota Marga Gutierrezek zuzendutako Ekilibrio egitasmoa, besteak beste. Emakume askorekin elkartu izan naiz halako egitasmoetan: alkateak, kultur kudeatzaileak, irakasleak, gizarte zerbitzuetako langileak... Kulturan emakumeak egiten duen hori ikusarazi behar da.

Herritik hirira, eta berriz herrira
“Longidako Ekain jaio nintzen. Gure amak zazpi seme-alaba zituen, eta ikas zezaten nahi zuen, baina  herrietan ezin zen. Horregatik, Iruñean urte askoz bizi izan ginen, baina bagenekien itzuliko ginela Agoitzera, hangoak baitziren gurasoak. Arlo askotan aritu naiz, gizarte langintzan, euskararen arloan, udal hainbatetan, eta enpresa pribatu batzuetan. Azkenean, iritsi naiz nik asmatzen ditudan proiektuetatik bizitzera. Karekin Kultura da nire proiektua: lan egiten dut inguruko herriekin, ideiak ematen, udal txikiek ideiak behar dituztelako. Herrian bizitzea baloratzen dut, eta oraindik harritzen nau hogei minutura dagoen Iruñean, galdetzen didatenean zergatik bizi naizen Agoitzen. Hiriaren eta herrien arteko arrakala fiktizioa da, imaginarioa, ez da benetazkoa”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2025-02-21 | Iker Barandiaran
Bizi aske

Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024

-----------------------------------------------------

Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]


Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
Francisco Vaquero
“Euskal Herria makroproiektu berriztagarrien aurka borroka gehien egiten ari den lurraldea da”

Makroproiektu "berriztagarriek" sortzen dituzten ondorioak filmatu ditu Vidas irrenovables (Bizitza ez-berriztagarriak. Euskarazko eta frantsesezko azpitituluak prestatzen ari dira) dokumentalean Extremadurako (Cabeza del buey, Espainia, 1985) landagunean hazitako... [+]


Eraikitzen ari garenaren definizio bat

Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Eguneraketa berriak daude