argia.eus
INPRIMATU
2.000 urteko neurona beiratuak
  • Vesubio sumendiaren erupzioak biktima (eta aztergai) ugari utzi zuen, baina aurtengo urtarrilean Herkulanon topatutako indibiduoa berezia da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko urriaren 20a
(arg.: Petrone et al.)
(arg.: Petrone et al.)

Vesubioren erupzioak tenperaturak bat-batean izugarri igotzea eragin zuen eta, gero, oso azkar jaistea; ondorioz, biktimaren garezur barruko ehun batzuk beiratuta geratu ziren. Napoliko Federico II unibertsitateko ikerlariek duela 2.000 urteko neuronak bere horretan gorde direla baieztatu dute teknologia berriak erabiliz.

Emaitzak Plos One aldizkarian kaleratu dituzte, baina hemendik aurrera ikerketa gehiago egiteko bide emango dute; oso gutxitan gorde dira egitura neuronal hain zaharrak, eta funtsezkoak izango dira Antzinaroko nerbio sistema zentrala aztertzeko.