Venezia, 1563. Errepublikaren eta otomandarren arteko laugarren gerra ofizialki zazpi urte geroago piztu arren, turkiarren eta veneziarren arteko harremanak gatazkatsuak ziren ordurako, eta errepublikako gobernua Notizie Scritte (albiste idatziak) izeneko berripaperak banatzen hasi zen herritarren artean, sultanarekin une horretan zegoen krisi diplomatikoaren berri izan zezaten.
Berripaperok eskuz idatzitako kopiak izaten ziren; inprenta dagoeneko hedatua egon arren, aurrerago hasiko ziren albisteak makinetan kopiatzen. 8-16 orrialde izan ohi zituzten eta asteroko maiztasunez kaleratzen zituen Veneziako gobernuak. Hasieran, esan bezala, gatazken, guduen eta tropen mugimenduen berri ematen zuten bereziki, baina irakurle nagusiak merkatariak izaki, berehala hasi ziren albiste ekonomikoak ematen: salgaien prezioak, azoken nondik norakoak… eta salerosketa eskaintza batzuk ere agertu ziren tarteka, alegia, publizitate modukoak. Veneziarren eredua azkar zabaldu zen. Alemanian, esaterako, albisteen eskuizkribuak banatzen hasi zen Fugger bankua, eta Erresuma Batuan gorteko berriak ere modu berean banatzen hasi ziren. Agintari politiko eta ekonomikoek garbi ikusi zuten informazioa beren interesen alde erabiltzea komeni zitzaiela.
Ez ziren lehenak izan. Julio Zesarrek K.a. 69an agindu zuen Senatuaren jardunaren albisteak (acta diurna, commentaria Senatus) publiko egitea eta acta diurna horiek jotzen dira historiako lehen egunkaritzat. Baina erromatarren egunkari horiek ez ziren paperean idazten, metalean edo harrian baizik –gero eskribauek papiroan kopiak egin eta banatzen zituzten arren–. Eta gainera erromatarrek ez zuten informazio hori jasotzeagatik ordaindu behar. Veneziarrek, ordea, 2 soldi ordaindu behar zituzten Notizie Scritte eskuratzeko eta, beraz, Venezian bihurtu ziren albisteak salgai.
Lehen aldizkari horiek ez zuten bide gehiegi ematen kazetaritza jarduera garatzeko; inprimatzeko makinak emango zuen aukera handiagoa albisteak hobeto landu eta idazteko, eskuz kopiatzeak prozesuaren zatirik handiena hartzeari utzi ziolako.
Beraz, veneziar berripaperak ez zion kazetaritzari izaera eman; izena bai, ordea. Veneziako Errepublikan garai hartan erabiltzen zen 2 soldiko txanponari “gaxeta” esaten zioten Venetoko dialektoan eta, horixe zenez astekariaren prezioa, berripaperari hala esaten hasi zitzaizkion hirian. Gerora Italia osora zabaldu zen izena, “gazzetta” bihurtuta. Eta aurrerago, besteak beste, gurera, “kazeta” moduan.
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]
Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.
Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Yamagata unibertsitateko Masato Sakai arkeologo japoniarra buru duen ikerlari talde batek geoglifo ugari aurkitu berri ditu Nazcako basamortuan (Peru). Guztira 303 geoglifo topatu dituzte, orain arte ezagutzen zen geoglifo kopurua ia bikoiztuta. Horretarako adimen artifiziala... [+]
Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]
Tijarafe (Kanariar Uharteak), XIV. mendearen erdialdea. Lehen monje katolikoak La Palma uharteko inguru horretara iritsi zirenean, ikusi zuten awarek, bertako aborigenek, Eguzkia, Ilargia eta izarrak gurtzen zituztela.
Eta azken urteetan Tijarafen egindako kanpaina... [+]