Gela bat norberarena

Baztan da lekua. Jakitunek badakite. Ramon Andres, adibidez, bertara joan zen bizitzera, Elizondora, orain bizpahiru urte; hain zuzen, Bartzelonako prezio abusuzkoetatik eskapo, bere liburu guztientzako etxe baten bila. Eta ondo etorri zaiola dirudi, Filosofía y consuelo de la música argitaratu berri baitu, 1.000 orrialdetik goitiko liburutzarra. Aurretik, 80en bukaeran, Eduardo Gil Berak ere egin zuen ballerako bidea, Narbartera, Lakoizketarena zen etxetik ez sobera urrun laketzera. Gil Berak 90etatik hona izan duen emaria hemen laburtzen saiatzea zentzugabea da. Seguru Mikeltxenean ondu duela azken itzulpena, Lamento de paz, Erasmorena. Eta 1995ean joan zen Miguel Sanchez-Ostiz Lekarozera, bizitza lasai, ordenatuago baten bila –“De no haberme venido a vivir aquí igual doy hasta en majareta”–. Ondoen bizi izan den lekua omen, Baztan. Orain, Madrilen denbora bat eman eta gero, bueltan dugu berriz, Arizkungo Zamarrenean. Baztan da, definitiboki, the place to be.

Baztanen aurkitu dute hiru idazle horiek, eta beste askok –pintoreak etortzen zaizkit burura, Baztango eskola errepikakor horretakoak esate batera–, nolabaiteko konfort, bake, paradisu, nolabaiteko locus amoenus bat. Tira, halakorik oraindik aurkitzeko parada izan ez dugunoi, apalagoa izan zen Virginia Woolfen hura geratzen zaigu behintzat: gela bat norberarena. Ez da txikikeria –galde diezaiotela, bestela, 70 metro koadroko etxea beste hiru bizikiderekin partekatu behar duenari–. Eta ez da samurra: norbere gelan lasaiki egoten ez jakitetik datorke gizakiaren malura; inoiz aipatu izan dugu Pascalek esan zuena, hain da bikaina. Ildo beretik Sanchez-Ostiz, bere azken liburuan, Breves del desconcierto izenekoan: gure gelaren baitako bidaia abiatzean, nekez itzultzen gara atzera. Eta agian horregatik kosta egiten zaigu abiatzea. Behin abiatuta, ordea, azken geltokira heldu artekoa da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude