Uztailaren 12an New York Times-ek argitaratu zuen: “AEBetan fracking enpresak kiebra jotzen ari dira, iturrien inguruetan bizi direnei utziz pozoi arriskutsuzko kutsadurak eta herritar guztien bizkar hauek garbitzeko kosteak”. Kronikaren hasieran honako kasu bat azaldu zuen.
2020 hasieran kiebra zuen Texasko MDC Energy konpainiak eta zortzi hilabete beranduago bere hobi abandonatuek artean metanoa isurtzen jarraitzen zuten, Hiroko Tabuchi kazetariak frogatu zuenez. Kalkulatzen da konpainiak 40 milioi dolarretik gora gastatu beharko lukeela bere petrolio iturriak eta inguruak garbitzen, baina gaur MDCek zor ditu enpresa osoak balio duena baino 180 milioi dolar gehiago.
Urtea amaitzerako 250 bat petrolio eta gas konpainiak kiebra joa izango dute AEBetan, aurreko bost urteetan porrot egindako guztiak halako bostek. Konpainiotako asko hasieratik aritu dira oso zabar beren ustiapen guneetako mantenu lanei zegokienean, esku batekin zekenkeriaz gastuetan aurreztuz eta bestearekin inguruetan kutsadura zabalduz.
Fracking iturri arrunt bat ixtea 300.000 dolar kostatzen da, administrazioko funtzionarioek bezala konpainiek eta finantza analistek aurreikusi zutena baino askoz ere gehiago. Konpainiek ez dute itxiera lanetarako aski diru gorde eta, ondorioz, legeak eskatzen dituen garbiketa lanen kosteak administrazioari etorriko zaizkio… eta ororen buru, zerga bidez pagatu beharko dituzten herritarrei. Kutsadura ezabatzeko lanak atzeratzen direnez –alde batera utzita ingurumenari eta lurjabe askori egindako kalte asko erremediatu ezingo direnak– hurbil bizi diren komunitateek nozitu behar dituzte abandonatutako iturri eta gainerako instalazioei darien metanoa –klimarentzako karbono dioxidoa baino askoz kaltegarriagoa dena– eta gainerako kutsagaiak.
Hori bai, eskueran darabilten informazioari esker gainera zetorkiena garaiz usainduta, porrot egindako konpainia askotako buruek txalupa ondoratu aurretik ondo lotu dituzte beren salbazio-altxorrak. Hasieran aipatu dugun MDCk kiebra jo baino hilabete gutxi lehenago 8,5 milioi dolar pagatu zizkion haren hartzekodun nagusietakoa den Natixis banku frantziarraren buruari, aholkularitza zerbitzuengatik, omen (gogoratu kobratu ezinezko 180 milioitik gora utzi dituela zorretan). Chesapeake Energy konpainiak maiatzean aurkeztu zuen kiebra deklarazioa baina pare bat aste lehenago bere exekutiboen artean 25 milioi dolar banatu zituen saritzat ‘bonus’-etan. Diamond Offshore Drilling konpainiak administraziotik COVID-19ari aurre egiteko pizgarritzat 9,7 milioi dolar jaso zituen zerga-arinketatan eta geroztik kopuru berdintsua pagatu die saritzat kiebra kudeatzen geratu diren exekutiboei.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.
Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]
Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]
Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]
Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]
Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.