Burutik sano

  • Udaren bukaera iskinaren bueltan zela eskaini zuen Burutik talde gazteak kontzertua Iruñeko bihotzean. Alde Zaharreko Konpainia plaza lepo. 150 aulki eta ingurua gerriraino heltzen diren hesi urdinez inguratuta. Kontzertua hesien barnetik eta eserita ikusteko egin dugu ahalegina, baina nire aurrekoak hartu du azkeneko eserlekua. 150 lagun eserita, beste horrenbeste (gutxienez) edukiera kontrolatzeko jarritako hesietatik kanpo.

Argazkia: Ander Feligreras
Argazkia: Ander FeligrerasArgazkia: Ander Feligreras
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zortzi abesti labetik atera berritan harrapatu zuen konfinamenduak boskotea eta hau zuten diskoaren aurkezpen kontzertua. Gogoa eta ilusioa nabarmenak ziren, taldekideen zein publikoaren partetik. Puntual hasi dira Asier, Mikel, Jokin eta Luar lau ahotsetan, a capella. Atzean zuten prest dagoeneko Iranzu, baterian.

Pare bat gitarra, eskusoinua, baxua eta bateria dira lau ahotsen laguntzaile. Rocka egiten dute, rock berezia. Formazio arruntari eskusoinua gehituta igotzen dira eszenatokira edo, agian beste instrumentu denak dira eskusoinuari gehitzen zaizkionak. Asierrek instrumentuarekin duen abileziak ez du inor axolagabe uzten. Talde honek badu zerbait besteengandik bereizten duena: harmonia jokoak. Inork espero ez dituen harmonien eta modulazioen zale dira bost gazteak eta bere aletxo hori ere jarri diote kontzertua ireki duen Laboaren bertsioari.

Diskoa aurkeztera zetozen, baina konfinamenduan konposaturiko kanta berri bat ere eskaini zuten. Baita Berri Txarrak, Ken Zazpi eta Skabidean taldeen bertsioak egiteko tartea hartu ere. Benetako bertsioak eta ez cover-ak, hau da, kantak haien terrenora eramanaz. Arriskatu egiten dute ahotsekin eta horrek ematen die plusa, bi, hiru edo lau ahotsetan kantatzen dutela, izugarri ongi enpastatzen dituzte denak.

Argazkia: Ander Feligreras

Erraztasunez aritzen dira publikoaren aitzinean, baita bakoitza bere tresnarekin ere. Urduritasunaren ondorioz eginiko akatsak eta esperientzia ezaren kontrol falta nimiñoak izan dira, normala den bezala. Baina zailenaz, ikasi ezin denaz datoz beteta: gogotsu, lanerako prest, proposamen berriekin eta kalitatez.

Botoa emateko adina justu-justu duten arren, oholtza gaina nahikoa dute bost kideek indarrez eta dotore salatu beharreko guztia salatzeko. 45 minutuak labur eta bozgorailuak txiki geratu zaizkie gaurkoan. Harrera ederra egin dio hiriak taldeari, ez zuten gutxiago merezi.

Ezin sanoago dator Burutik lagunok, eta COVID-19 garaian bagara ere, nik ez nieke pista galduko. Txoritxo batek esan dit dataren bat finkatua dutela jada… Euskal Herria, prest?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude