“Esperientziarena da euskal kulturak irabazteko duen bataila”

  • Kazetaritzaren eremua atzean utzita, Nafarroako Gobenuko Hezkuntza Departamentuan ari da azken urteetan Alberto Barandiaran (Altsasu, 1964). Dena den, euskal kulturarekiko engaiamenduari eutsi dio lanbide berrian ere, eta transmisioaren alorrera bideratzen ditu ahaleginak. Zeregin horretan, Musikariak Ikastetxeetan programa lantzen aritu da azken ikasturteetan, beste hainbatekin batera. Orain, irakasgai berri bat abiatuko dute, euskal kultura ezagutarazi, eta batez ere, ikasleak horren bueltan sortzera bultzatzeko.

"Izenak aldatzen dira: zuretzat oso inportantea izango da Txirrita eta Laboa ezagutzea, eta beste batentzat Skabidean, edo Anari, edo Oihana Bartra. Esperientzia da inportantea" (Argazkia: Josu Santesteban)

Esaten da gaur egungo gazteek ez dutela euskal kultura ezagutzen. Ados al zaude?

Beti aipatzen da transmisioaren garrantzia, eta aipatzen da hedabideen lana edo kultur eragileena, baina hezkuntzaz ez da hainbeste hitz egiten. Iratxe Retolazak eta Amaia Serranok lan bat egin zuten: haiek irakasle izango diren horien irakasle dira. Eta ziotenez, irakasle izango diren horiek  –eta askotan, kulturarekin lotura zuzena izango dutenak–, unibertsitatera iristean ez dakite ia ezer euskal kulturaz. Iaz, Azpeitian, jardunaldi batzuk egin ziren, eta gonbidatu gintuzten, Musikariak Ikastetxeetan programa aurkezteko.

Zergatik?

Kezka berdinarekin lotuta dagoelako. Duela hiru bat urte, euskal musika hezkuntzan sustatzeko ikastaro batean, ondorio bat atera zen: zergatik ez ikasleak musikariekin harremanetan jarri? Orduan antolatu genuen programa, arrakasta handiz. Iruñerrian D ereduan ikasten duen gazte batek –eta ez dago alde handirik Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilboren artean–, 18 urterekin, zer ezagutzen du? Euskal kulturarekin harremana badu, batez ere musikarekin izango du: maite du, konpartitzen du, joaten da kontzertuetara. Esan genuen: goazen ezagutzen dituzten artistak haiengana eramatera.

Hor omen dago programaren arrakastaren giltza.  

Hezkuntzak ezagutza eman behar du, baina azala, sentsazioa eta esperientzia ere eman behar ditu. Noski, egon behar dira edukia eta ebaluazioa, baina bestea ere bai. Euskal kulturak eta euskarak irabazteko duten espazioa hori da, esperientziarena. Euskarak oso zaila du ingeles edo espainiar musikarekin lehiatzea, ez bada sentimenduen eta esperientziaren bidez. Hemengo gaiez ari dira hemengo musikariak, idazleak, bertsolariak. Hori da engantxatzeko modua. Lortzen bada gazte horrek esperientziaren bidez lotura bat sortzea, bihurtuko da kontsumitzaile, eta akaso sortzaile ere bai.

Zerk huts egin du hezkuntzan, transmisio hori kolokan egoteko?

Hezkuntza gauza arautua da, batzuetan zurruna, eta batzuetan hezkuntzaren kontra egiten da, helduek ezarritako zerbait delako. Hor interesa piztea ez da erraza. Ez da beti asmatzen edukiak plazaratzen, ezagutzatik kontsumora pasatzen, eta hori etengabeko gogoeta da hezkuntzan. Arazoetako bat da euskal kultura ez dagoela bloke gisara kontsideratua curriculumean.

Argazkia: Josu Santesteban

Hain zuzen ere, zer toki du euskal kulturak Nafarroako curriculumean?

Aipatzen da euskal kultura transmititu eta sustatu beharra, baina eremu lauso samarra da. Egiten da, baina ez dago araututa. Horregatik, Sormen digitala hautazko irakasgaia eskainiko dugu aurten zazpi ikastetxetan, euskal kultura lantzeko, baina batez ere jendea sortzen jartzeko. Gazteek mundu osoa daukate sakelakoan; aukera gehiago dute ezagutzeko, baina baita sortzeko ere. Tailerren bidez, musikarekin, dantzarekin, arte plastikoekin, antzerkiarekin... esperimentatzeko aukera izango dute, eta gero pilula batzuk sortuko dituzte, eta aldizkari digital batera igo. Gustatzen zaiena sortuko dute, eta bide batez, ezagutuko dute zer dagoen, euskal kulturaren erreferentzietatik abiatuko direlako. Lau sortzaile izan dira gurekin lanean, eta egin dute haien ekarpena: Oskar Alegria, Ines Osinaga, Oier Zuñiga eta Leire Urbeltz.

Hezkuntza ez da transmisioan eragile bakarra. Badira beste batzuk –etxea, komunikabideak... –, baina beti aipatzen da haien arteko atomizazioa eta kohesio falta.

Bai, hala da, baina zaila da. Ez dugu ahaztu behar gure komunitateak daukan tamaina daukala. Askoz gehiago dira kontsumitzaile potentzialak benetazkoak baino, eta  horrek eskatzen du gogoeta bat. Une honetan, uste dut potentzialitate handia dagoela esperientzia eta hurbiltasunetik. Hezkuntzak ere hartu behar du horren kontzientzia. Arazoa da Nafarroan ikasleen erdiak ez duela euskararekin inolako harremanik hezkuntza arautuan. Hori tragedia da. Akats handia.

Zer jakinda atera beharko luke ikasle batek hezkuntza araututik?

Euskara eta euskal kultura hemengoak direnaren kontzientzia eduki beharko luke. Ez dela inongoa baino hobea, baina ezta eskasagoa ere. Ez dituela beste kultura batzuk ordezkatuko, baina nortasuna emango diola, ikuspegi zabalenean, haritz bat hemengotzat identifikatzen dugunean bezala. Kultura ez dela gauza inposatua edo artifiziala, baizik eta adin guztietako jendeak sortzen eta partekatzen duena, txikia baina hurbila. COVID-19aren ondorioz ikasi dugu hirian ere txoriak badaudela, edo ez dela oso urrutira joan behar espazio ederrak bisitatzeko. Sentsazio hori atera beharko lukete gazteek, ez dela urrutira joan behar musika ona entzuteko, jende interesgarria ezagutzeko, inguruko gauza guztiei izena jartzen dien hizkuntza bat zainetatik sumatzeko.

Izen propioak ez dira inportante?

Izenak aldatzen dira: zuretzat oso inportantea izango da Txirrita eta Laboa ezagutzea, eta beste batentzat Skabidean, edo Anari, edo Oihana Bartra. Esperientzia da inportantea. Edo beste toki batzuetan egiten den zerbait euskaraz egitea, rapa, edo trapa. Jakin dezatela euskarak Takoneran oilar borrokak egiteko ere balio duela.

Kazetaritzatik hezkuntzara, eta beti ikasten
“Altsasun jaio, Irunen hazi eta Iruñean bizi den baina inongoa ez den pertsona naiz. Historia ikasi, kazetaritzan lan egin eta orain hezkuntzan dabilena. Hobeto idaztea gustatuko litzaiokeen kazetaria, eta orain hezkuntzan buru belarri sartuta dagoena. Asko ikasten ari naiz, asko ikasi dut egon naizen lan guztietan. Hori da niretzat lan arloan izan dudan suerterik handiena, ikasteko aukera handia izan dudala. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian 20 urtez egon nintzen, baina gero probatu ditut gauza ezberdinak, eta alde horretatik, profesionalki, etapa oso interesgarrian nagoela uste dut”. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Eguneraketa berriak daude