Zenbat gertakari latz isilean pasa diren uda honetan ere... Gose grebaren 238. egunean ukan genuen Ebru Timtik abokatu kurduaren berri: berantegi, bere heriotzaren berri ukan genuen, ez ordea epaiketa justu bat lortzeko eskaerarena. Palestinarrek ere agorrila bonbapean pasa zuten, Mendebaldearen uda-giroa batere trabatu gabe. Gazako puxika lehergarriak vs. Israelgo bonba hilgarriak... baina berdin dio agorrilaren azken egunean aipamentxoa, “akordioa” lorturik puxikarik ez da gehiago airatuko –aipamen guti Israelek jaurtiki bonbei buruz–. Eta zenbat dira iritsi ere ez zaizkigun albisteak? Zenbat injustiziaren berri eman eta berriz eman, baina isilarazi dituzte boteredunen aldean diren prentsa-agentzia eta komunikabideek? Zenbat gorputz irentsi ditu Mediterraneoak? Itotzekotan ziren zenbat lagun ontziratu, baina oraindik dira noraezean itsasoaren erdian, estatu bakar batek ere ez dielako porturik eskaini nahi? Agintari europarren zenbat erabaki xenofobo ez ditugu jakin? Eta horra hor bat-batean mainstream komunikabide orotan dela injustizia: ontzi berri bat itsasoratu da, jada 219 ditu heriotzaren atzaparretatik salbatu. Milesker Banksy street-artista anonimo baina ospetsu dirudunari, Louise Michel izeneko ontzia finantzatu izanak gaia berriz zor zaion lekuan jarri duelako –oren labur batzuentzat ez bazen ere–. Baina batez ere eskerrak Pia Klemp ontziko kapitainari, berea “ekintza humanitarioa ez, baina bai borroka antifaxista” dela argitzeagatik. Hitzen hautaketak garrantzia duelako, izena eta izanaren arteko (des)loturak errealitate bat argiratu ala kamuflatu egiten duelako. Milesker Parisek eskaini zion medaila errefusatzeagatik, “hipokritatzat” joz agintariak. Zeren bai, sistematikoki mugak hesten dabilen immigrazio-politika antolatu eta instituzional hau arrazista da, xenofoboa eta hiltzailea. Palestina itotzen dabilen harresian 2005ean Banksyk egindako muralaren gisara –hor ere puxikak, Israelen tiroen sinbolo– beste hamaika behar liratezke, bozgabetuen ondoan. Banksy gabe, iduriz ez direlako aipagai zapalduen eskubide urraketak. Samingarria, eta naski horrek ere berdin segituko du ezberdina nahiko genukeen koronabirusaren krisi globalaren biharamunean.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]