Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan eta, beraz, ekonomian.
Erromatar Inperioa, K.o. I. mendea. Plinio Zaharrak (23-79) zera idatzi zuen Naturalis Historia lanaren bosgarren liburukian: “Ur goraldia 12 ukondokoa denean gosea dago; 13koa bada, urritasuna dago; 14koak poza dakar; 15ekoak, segurtasuna, eta 16koak, joritasuna, gozamena eta plazera”. Nilo ibaiaren uhaldiez ari zen, zehazki, egun nilometro esaten zaien neurgailuen emaitzez.
Nilometroak Nilo ibaiaren ibilgu naturaletik hurbil eraikitzen zituzten era askotako eskalak ziren: eraikin konplexuak ziren batzuk, beste batzuk putzu soilak edo harrian zulatutako eskailerak. Urak ekainean hasten ziren gora egiten eta iraila hasiera arte nilometroetako mailak gainditzen joaten zen. Modu horretan, neurtzen zen urteko uhaldiaren bolumena.
Antzinako Egipton, basamortua zeharkatzen duen Nilo ibaia funtsezkoa zen nekazaritzan eta, beraz, ekonomian. Uzta oparoa nahi bazuten, muturreraino aprobetxatu behar zituzten ibaiaren urak eta nilometroek uzta kaxkarra edo bikaina izango zen aurreikusten eta, beraz, ekonomia aurreikusten laguntzen zien. Besteak beste, nekazariek urtero ordaindu behar zituzten zergak nilometroen emaitzaren arabera kalkulatzen ziren. Datuak jaso eta interpretatzeaz tenpluetako sazerdoteak arduratzen ziren, eremu espiritualaz harago, botere politiko eta ekonomiko handia zuten seinale.
Ur goraldia eskasak, Pliniok jaso bezala, gosea eragingo zuen, ura ibaitik urrunen zeuden labore lurretara ez baitzen iritsiko. Baina uhaldi handiegiak ere ez ziren komeni; ibaiak dikeak eta kanalak suntsituko zituen eta ura atxikitzeko sistemak funtzionatu ezean, ezin uzta onik lortu.
Aswango bigarren presa eraiki zutenetik (1959-1970), hark erregulatzen du Niloren emaria eta inork ez die begiratzen nilometroetako eskailera mailei ekonomiaren aurreikuspena egiteko”.
A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]
Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]
Arturo Elosegi biologian katedraduna da, Ibai Ekologia ikerketa taldeko kidea eta unibertsitateko irakaslea. Egonarria saioan Eli Pagolarekin mintzatu da ibaiek duten garrantziaz, izan ere, ura garbitzeko gaitasun handia dute eta mundu mailan ekosistema dibertsoenetakoak dira... [+]
Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Ibai ondoan bizi dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Eli Pagola Apezetxea. Zentral hidroelektrikoekiko jakinminari tiraka hasita ikerketa eta zinema uztartzen dituen arte esperientzia prestatzen ari dira, Hernaniko Sormen Bekari esker: arte ikerketa honetan, harremanetan... [+]
Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko.
Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du Eguzki elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak.
Asteazken goizean isurketa kutsakor baten berri eman du Eguzkik Urola ibaian, Zestoako Iraeta auzoan. Isurketatik metro gutxira dagoen hiltegian jarri du fokua talde ekologistak.
Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da garraioari dagokionez, baina ur-maila baxuak itsasontzien pasabidea zaildu egin du. Alemaniako hainbat fabrikak haien produkzioa gutxitu edo gelditu beharko dute merkantzia faltagatik. Aditu batzuen arabera, baliteke Europako lehen... [+]
Murillotik Aragoi ibaia pasatzen da eta bere uretan murgiltzea maite izan du beti. Amuarraina deitzen zioten txikitan herrian. Ura eta naturarekiko pasioak bultzatuta, hainbat kolektibotan parte hartu du. Orain Urbizirekin ari da lanean eta beste hamahiru talde ekologistarekin... [+]