Ene baitan bizi da (Elkar, 2020) eleberria kaleratu berri du Maddi Ane Txoperena Iribarrenek (1994, Hendaia). Baztan eta Bortziriak eskualdeetako hainbat emakumek 40ko hamarkadatik 70eko hamarkada bitartean bizi izan zutena azaleratu eta hein batean aitortu nahi izan du. Amatxiren bizipenak giltzarri osatu du nobela. Nafartarra eta Lapurtera nahasi ditu, Donibane Lohizunen eta Beran kokatu baitu eleberria.
Argitu dezagun Maddi Ane, argitu behar baldin bada behintzat. Nongoa zara?
Ni Hendaian bizi izan naiz unibertsitatera joan arte. Bertako ikastolan, Ziburuko kolegioan eta Baionako Bernat Etxepare lizeoan ibili nintzen, Lapurdiko edo Iparraldeko euskaldun askoren pare. Ondoren Gasteizera joan nintzen goi mailako ikasketak egitera, eta uste dut geroztik ez naizela Hendaian bizi izan. Joaten naiz bisitan gurasoen etxera, baina bizitzera ez.
Zerk eraman zintuen Lesakara?
Aita lesakarra da, eta baita bere familia guztia ere. Ttikitatik izan dugu ohitura Lesakara joateko. Igandero batzen ginen familia guztia bazkaltzeko, ongi pasatzeko, eta garai hartako oroitzapen oso onak ditut. Esango nuke Lesaka oso herri kaletarra dela, eta niri betidanik gustatu izan zait hori. Hendaian ohiturak bestelakoak dira. Etxekoiagoak esango nuke. Lagunekin ere, beren etxean edo gurean geratzen ginen. Kalean gutti. Uste dut, hori bera dela Lesakatik asko erakartzen ninduena eta nauena. Askatasuna ematen zidan. Bizitzeko beste modu bat da.
Zeinen amorragarria den lapurtarra izanik, euskaldunen aitzinean euskalduntasuna defendatu behar izatea, ezta?
Behin baino gehiagotan haserretu naiz, parrandan adibidez. Nongoa naizen galdetu, “hendaiarra” erantzun eta “frantsesa orduan!” esan izan didatenean. Gazteagotan, Zaldibiara joaten nintzen sarri lagun batekin, bertakoa baita bere aita. Bestetara joaten ginen, parrandara. Eta hamaika halako bizi izan genituen. “Orduan zuek espainolak” esaten genien. Eta sekulako iraina bailitzan hartzen zuten. Oraindik ere, euskaldun bati espainol deitzea iseka bezala hartzen da, eta zuri frantses esaten dizute eta ez da deus pasatzen. Eta hori oso herri euskaldunetan gertatzen da. Lesakan ere entzun izan ditut halakoak, baina uste dut jada ulertu dutela. Espero dut. Oso nekeza da. Eta tristea.
Nire baitan bizi da du izenburu kaleratu berri duzun eleberriak. Nor bizi da zure baitan?
Hori da topatu beharrekoa… Gazteluma saria irabazi nuen joan den urtean, eta urte bateko epea eman zidan eleberria osatu eta amaitzeko. Horretan ibili naiz epe batean, eta konfinamendu garai berezian atera zen labetik. Marie gaztea eta haren amatxiren arteko harremana lantzen da. 40ko hamarkadatik eta 1970eko hamarkada artean, Baztan eta Bortzirietako emazte aunitz neskame edo neskato lanetan aritzera joan ziren Iparraldera, baita Frantziara ere. Nik ttikitatik entzun izan ditut halako istorioak etxean, gure amatxi ere hala ibili baitzen. Aspaldian gaiari heldu eta idazteko ideia otu zitzaidan. Zerbait hasia nuen, baina ez nuen aurrera jotzen. Beraz sariketa bultzada izan da horretarako. Bi hari ditu nobelak. Bata, Donibaneko Marie neska gaztearena. Parisen bizi da eta Berara joaten da amatxiren etxera uda pasatzera. Ikasketa amaierako lan bat egin behar du eta gaia eskas zaio. Amatxiren bizipenak deskubritzen ditu eta hortik tiraka hasten da. Beste haria, amatxi beraren historia da. Haren neskame garaietako bizipenak.
Zer du fikziotik eta zer du errealetik?
Oinarria egiazkoa da, gaia eta muina errealak dira. Hori da abiapuntua. Pertsonaiak eta gertakari gehienak, ordea, neuk asmatuak dira. Zati laburrak egin nahi izan ditut, kapitulu bakoitzari izaera bat emanez. Eta hala egiteak, idazketa prozesuan lagundu egin nau. Azken batean, hemen inguruko emakume askok eta askok bizi edo jasan behar izan zutena azaleratu nahi izan dut. Etxetik urrun egon ziren hainbat urtez, inork garrantzirik eta onarpenik eman ez dien lanak egiten; zaintza lanetan, alegia. Oso ezagunak dira hemen inguruko kontrabando gaiak, edota Ameriketara joandakoen bizipenak, beti ere nagusiki gizonezkoenak. Emakumeak ere izan ziren mugalariak! Emakume hauen historiak ez ordea. Nik, neskame joandako emazteek bizitakoari balioa eta ikusgarritasuna eman nahi izan diot eleberriaren bidez.
Amatxik irakurri du?
Ez da asko hitz egitekoa… Oso izaera euskaldunekoa da, kar-kar-kar!
Aspaldian esan nion bere bizipenetan oinarrituriko eleberri bat idazten ari nintzela, baina ez zidan deus erran. Pentsatzen dut ilusioa egin diola. Hasi omen da irakurtzen, ea amaitzen duen.
Zein sentsazio izan duzu amaitzerakoan?
Hustuketa edo erditze sentsazioa izan dut. Oso ederra. Asko ikasi dut, eta besterik eginen banu, gogoa ukan badudalako, uste dut ez nukeela berdin idatziko edo berdin eginen. Baina tira, ondorengoan ikusi beharko da, heltzen baldin bada, kar-kar!
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.
Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?
Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]