Dogmak kolokan

Laurogei urtez dogma neoliberalak errepikatu ondoren, 2008ko finantza krisiak zalantzan ipini zituen baina ez zituen hondoratu. Oraingoan desberdina da, koronakrisiak eta sistemaren salbamendurako neurri sozioekonomikoek dogma hauek banan-banan leherrarazi dituzte.

Erori diren dogmen artean ondokoak daude. Merkatu libreak dena konpontzen duela eta Estatua ez dela efizientea izan da lehena. Ondorioz, Estatuaren jarduera gutxitu behar zen eta bere ekimenak pribatizatu eta desregulatu behar ziren. Koronakrisiarekin merkatu libreak huts egin du nabarmen. Horren adibide esanguratsua musukoaren gabezia izan da. Aldi berean gobernua eta, orokorrean,  arlo publikoa indartu egin dira, krisi erraldoi honetarako irtenbideak egotekotan Estatuak bakarrik bideratuko dituela argi utzita. Wall Street Journal elitearen aldizkariaren arabera, AEBetako ekonomia pizteko neurriak herrialde horrek planifikazio zentralerako hartutako inoizko urratsik handiena izan dira.

"Koronakrisiarekin merkatu libreak huts egin du nabarmen. Horren adibide esanguratsua musukoaren gabezia izan da. Aldi berean gobernua eta, orokorrean, arlo publikoa indartu egin dira"

Lurperatu den beste mantra batek dio gure ahalmenaren gainetik bizi izan garela, nahikoa dirurik ez zegoelako. Osasun arreta garestiegia zen, desenplegurako diru laguntzak eskuzabalegiak, soldatak gehiegizkoak eta arazo sozialetarako diru nahikorik ez omen zegoen. Estatuaren defizita eta zorra murriztea ezinbestekoa zen eta horrek aurrezkia eta austeritatea eskatzen zuen. Oraingoan, EBren kasuan bezala milaka miloi euro bideratzen dira  gastu publikoa eta pribatua indartzeko eta defizitaren zein zor publikoaren mugak gainditzea ez da arazoa ekonomia ondo bidean ipintzeko.

Halaber, kapitalak eta enpresak omen ziren aberastasunaren iturriak, ausardia eta berrikuntza tarteko enpleguaren eta errentaren sortzaileak lirateke. Etxealdi garaiak kontrakoa ekarri du bistara, aberastasuna lanak sortzen duela alegia. Langile gehienak etxeratu behar izan zirenean hazkunde ekonomikoa hondoratu egin zen. Eta gainera nabarmen geratu da premiazkoak edo beharrezkoak diren lanek sarritan ordain apala dutela.

Aberatsentzat ona dena guztion aldekoa ere badela dioen topikoa hankaz gora geratu da. Lelo horren arabera, ugazaben eta errenta garaien aldeko neurriek inbertsioa handitzen dute eta lanpostuak sortzen dituzte. Baina ekuazio hori ere ez da balekoa. Enpresek jasotako laguntzak ez dira ezinbestez inbertsiora bideratzen, are gutxiago kapitalismo finantzarioa horren indartsua den garaiotan. Gainera, inbertsio oro ez da enplegu sortzailea, areago, eskulana aurreztea ere ekar lezake. Forbes aldizkariak dionez, Espainiako Estatuko 23 aberatsenen errentak %16 igo dira itxialdian. Aldiz, enpleguen galera eta pobrezia arriskuaren hedapena ikaragarria izaten ari da han eta hemen.

Zerrenda amaitzeko, itxialdian jendeak auzolanerako eta kolaboraziorako jarrera erakutsi du nagusiki. Beraz, jendearen pizgarria lehenik eta behin norberaren interesa delako lelo liberala ere auzitan jarri da. Jokabide berekoiak ere egon diren arren, elkartasuna nagusitu da auzokideek nagusien erosketak egitean, mediku zein erizainen jarrera eskuzabalarekin, eta abar.
Zerbait berria eraikitzeko unea da. Horren aldeko aldarriak entzuten dira nonahi. Financial Times liberalak ere gobernuaren zeregina handitzearen eta zerbitzu publikoen alde agertzeak paradigma aldaketaren zantzuak mahai gainera ekartzen ditu. Kapitalismoaren birfundazioari buruz Sarkozyk 2009an botatakoa ekartzen du gogora. Oraingoan baina, ez dago atzera bueltarik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Eguneraketa berriak daude