Indonesiako poliziak maiatzaren 26an Junawal Bin Sukino nekazari sindikalista atxilotu izanak kexua eta amorrua piztu ditu bertako nekazari ttipien artean. Beste behin, haien oinarrizko eskubideei tu egin eta multinazionalen mesederako hartu erabakia delako. Bioaniztasunaren errespetuan, belaunaldiz belaunaldi landuriko haien lurren lapurketak geldiarazi nahian dabiltza borrokan, eta jomugan kautxu naturala ekoizten dabiltzan multinazionalak dituzte.
Junawal Bin Sukino nekazari sindikalista preso sartu izanak kexua eta ezinegona areagotu du Indonesian eta batez ere bertako Tebo eskualdean. Nekazarien eskubideen alde dabil aspaldian Junawal eta bide beretik, Indonesiako Gobernuak hitzemandako elikadura burujabetza gauzatu nahian ere ari da. Maiatzaren 26an atxilotu zuen poliziak SPI Serikat Petani Indonesia-ko (Indonesiako Nekazarien Sindikatua) lehendakaria, kautxu naturalaren ustiaketan berezituriko PT LAJ enpresaren kontrako sabotajea leporaturik. Enpresa hau RLU Royal Lestari Utama-ren adar bat da. Izen horien gibelean, Indonesia suntsitzen dabilen palma olioaren negozioa gorde zitekeen ederki, baina ez. Berdin-berdin desmasiak egiten dabilen kautxu naturalaren negozioa dugu: Indonesiako PT. Barito Pacific eta ezagunagoa zaigun Frantziako Michelin enpresaren filiala dugu RLU Royal Lasteri Utama.
“2019ko maiatzaren 14an PT LAJen bost ekipamendu erre izana leporatzen zaio. Kontua da gaztigurik gabe PT LAJek burutu lur hartzeak eta laborarien kanporaketak salatzen dituela Junawal burkideak”, azaldu dio mouvementcommuniste.over-blog.com komunikabideari Sarwadi sindikalistak. Geroztik preso segitzen du eta erregularki milaka herritar dira karrikara ateratzen sindikalistaren askatzea exijitzeko. Sindikalista hau eta besteak ere, Junawalen atxiloketa ez delako ezohikoa, eta intimidazio, atxiloketa, mehatxu edota errepresioa eguneroko ogi dutelako bertako nekazari ttipiek.
Oinarrian, multinazionalak burutu Napal Putih herrixkaren desegitea dugu. Herrixka hau elikadura burujabetza helburu, kolektiboki pentsaturikoa eta antolaturikoa da –eskola, ekoizpen kooperatibak, merkatu propioak, espazio kultural zein erligiosoak biltzen dituen elkarbizitza interesgarria duena–. “Benetako ekosistema autosufizientea” Via Campesina sindikatuaren hitzetan.
Baina kautxu naturalaren “natural” adjektiboak ez du erran nahi baitezpada modu iraunkorrean egiten denik. Kautxua izan daiteke sintetikoa, hidrokarburotik lortua, edo naturala begetal batzuk ekoiztu latexarekin egina. Bide naturalean dabiltzan multinazionalak, esportaziora bideraturik, monokultura garatzen dabiltza, sekulako eremuak berenganatuz. Indonesia eta Thailandiaren artean, ekoizpenaren %50 segurtatzen dute, 2018ko datu ofizialei segi. Azken hamar urteetan ekoizpena bikoiztu egin da eta bilakaerak tendentzia berean segitu behar luke.
PT LAJek ekoizpenerako baimenak lortu arren, baimen hauek belaunaldiz belaunaldi bertatik bizi ziren nekazarien lurrei buruzkoak dira eta egunetik biharamunera lurrik gabe gelditzen dira laborariak. “Argi uzten du Michelinek begiak ixten dituela: Ekoizteko helburuarekin dabiltzan enpresak laborarien lur-eskubideak zangopilatzen dabiltza. Beste molde batera erranda, garapen iraunkorraren izenean lurren lapurketak legitimatu ditu Michelinek”, dio SPI sindikatuak.
Kontua berdez pintatzeak, hots, garapen iraunkorraren izenean aurkezteak amorrazioa handitu besterik ez die egiten. Hain zuzen, 2012az geroztik Tebo eskualdea inarrosten duen gatazkaren oinarrian Tropical Landscapes Finance Facility (Paisaia Tropikalen Finantza Mekanismoa) programak finantzaturiko egitasmoak dira. Orotara 95 milioi dolar jaso zituzten kautxu zuhaitzak landatzeko Sumatra eta Borneon. Programa horren parte dira NBEko ingurumenaren arloa eta Munduko Agro-oihangintzaren Zentroa, baita ADM Capital inbertitzailea eta BNP Paribas bankua ere. Ofizialki, modu iraunkorrean dabiltza kautxua ustiatzen. Errealitatea haatik besterik da Via Campesina nekazari ttipien sindikatuak behin eta berriz deitoratu duenez.
Geroz eta gehiago entzuten da zuhaitzen landatzeko beharraz eta helburuaz hitz egiten, tartean multinazionalen ahotik. “Egindako klik bakoitzarentzat zuhaitz bat landatuko dugu” edo “erositako mozkin bakoitzak zuhaitz landatze bat bideratuko du” gisako esaldiak ohikoak bilakatzen ari dira gaur egungo testuinguruan. Zuhaitzak aterabideen artean ditugulako klima larrialdiari aurre egiteko. Baina kontua da landaketa guztiak ez direla onak: edo bioaniztasuna errespetatuz egiten da eta emaitza positiboak ditu, edo monokulturan egiten da eta kalteak ekarriko ditu onurak baino gehiago –pestizida eta ongailu kimikoen kutsatzeaz gain, lurra pobretu eta hil egiten duelako–. Gaur egungo multinazionalen mezu berdeak monokulturara bideraturik dira gehiengo handian –eta kautxua edo palma olioa ekoizteko izaten dira, hots Indonesia pobretzen duten ekoizpenentzat–. Socialter.fr komunikabideko “Oihan berritze kanpainak, enpresen greenwashing berria?” (Les campagnes de reforestation, nouveau greenwashing des entreprises?) artikulua luze eta zabal ari da monokulturaren kalteei buruz. Nola ez, helburua betetzeko tokiko herritarrei lurrak “lapurtzeko” joera aipatzen du kazetariak.
Alta, elikadura burujabetza Joko Widodo Indonesiako presidentearen 2014ko promesen artean izateak esperantza piztu zien nekazari ttipiei. Horrez gain, beste zortzi helburu interesgarri ere zituen finkaturik: lur erreforma, lur gatazken konponketa, agro-ekologia, kooperazioa finantzazioarentzako, tokiko merkatuaren bultzada, baserri munduaren garapena, populu indigenen eskubideen defentsa eta ingurumenaren babesa. 2013an bozkaturiko Laborarien Babeserako eta Botereen Azkartzerako Legea ere dute haien alde, 1960ko lur erreformaren printzipio batzuk berriz jartzen dituelako lehen lerroan, tartean, lur eskubideari dagokionez –1965-1998ko Suhartoren diktadurak helburua alde batera utzi zuen–. SPI gisako erakundeak buru belarri inplikatu dira helburuan: autonomia zerumugan, benetako herrixka antolatuak sortu dituzte adibidez –Napal Putih demagun–.
Helburu agroekologiko, sozial eta ekonomiko hau dute mehatxatzen multinazionalek. Larelevetlapeste.fr komunikabideko “Indonesia: Michelinek laborarien lurrak eskuratzen ditu, ‘kautxu naturala’ ekoizteko” (Indonésie : Michelin s’accapare les terres des paysans pour des plantations de ‘caoutchouc naturel’) artikuluan argiki azaltzen du SPIko Zainal Fuadek: “Politika ekonomiko neoliberalaren ondorioa dugu egoera hau, gobernuaren arauak zangopilatzen dituzte multinazioanek. Gure baliabide naturalak eta lurrak lapurtzera datoz multinazionalak ‘Lanbide berdeak’ sortzeko estakuruarekin, baina errealitatea da autoritarioak direla eta gure oinarrizko eskubideak zangopilatzen dituztela”.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]
Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]