Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.
Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago zure garaipena? Hogeita hamasei urte daramatzazu mendebalde honetan gobernutik gobernura, (ia) beti agintean. Orain ere zeure komenientziara osatuko duzu gobernu zahar berritua. Baina galderak hor dirau: garaipena lortu duzu helburuak bete dituzulako? Ala, aldiz, helburuak aldatu dituzu garaipena lortzen jarraitu ahal izateko?
Berez da larria, mendebaldeko euskaldunontzat, guztion ontzia den honetan, zuen lemazain Urkullu gure portu zigortuetatik urrundu eta are mendebalderantz (Revillaren eremuetarantz) edota zentroko zurrunbilorantz (Sánchez eta enparauak) gure itsasontzi hau amiltzen ikustea. Hogeita hamasei urte gobernuburu izan, eta Euskal Herriaren alde hau beste aldeekin bat egin ordez, urruntzera daramazue beti, urrunago urtetik urtera.
"Garaipena lortu duzu helburuak bete dituzulako? Ala, aldiz, helburuak aldatu dituzu garaipena lortzen
jarraitu ahal izateko?"
Euskal Herria, nazio hautsi, hizkuntza galdu, kulturaz arroztu honetan, nazioa berregin eta batzeko ardatza euskara bera denean, zuek, aldiz, espainiera bihurtu duzue komunikazio-hizkuntza nagusi eta itogarri. Ikusi Euskal Irrati Telebista zuen eskuetan zertan ari den.
Mendebaleko Euskal Herri alde honen bilakaera Estatu espainiarra den erdipurdiko sasi-inperio monarkia zale horren sistema barrura eraman, eta bertan kokatzea da zuen grina eta eginbide nagusia. Independentzia, burujabetza, erabakitzeko eskubidea eta gainontzeko bide beregain guztiak baztertuz. Lan horretarako aliatu aproposak hartzen dituzue zuen gobernuetan, alajaina. Ondo dakizue norekin ezkondu eta nor baztertu, nori laguntza zintzoa eskaini eta nori engainua eta iruzurra egin, horretarako emandako hitza jan behar baduzue ere. Eta hori guztia, etika lezioak emateko plantak eginaz, gainera.
Zuen iritzian garaipen handia den eginbide horrek hamaikatxo kostu, higadura eta kalte dakar euskaldunontzat. Gizarte arrakala zabalagotu egiten duzue; kultur sormena eskale pobretuen eremu latz bihurtu; langile prestu eta trebeenen ordezkari eta sindikatuak, etengabe bazterreratu; herri-azpiegiturak, diru-zulo izugarri eta gure lurraren kalte-iturri amaigabea. Zuen gobernuen pean, ekologia langileekin batera lurperatzen duzue edota erraustegien bitartez kutsaduraren fabrika egin.
Azken hauteskunde hauen emaitzak begiratu eta bada juzgu oneko euskaldun bat baino gehiago pentsatu duenik: “Hara, ze aukera ederra oraingoa! Legebiltzarrean inoiz baino zabalagoa da abertzaleen eremua; EAJ eta EH Bildu elkartuta, hara ze bide ederra zabal daitekeen, azkenik, gure nazio demokratiko librearen eraikuntzan”.
Ez da, baina, halakorik izango, zuen garaipen partikular horrek aurretik erabat baztertu duelako aukera hori. Ez duzue euskal nazioaren arkitektoak izateko inolako asmorik. Zergatik ote? Euskal Herriak ez duelako garaipen pribatuetarako lekurik eskaintzen. Librea izan behar duelako, aukera guztien joko demokratikoan irekia. Aurrera begira jarria, justizia sozialari, berdintasunari, hautu libreari emana. Eta halako baldintzatan, zuek beldur zarete zuen garaipen pribatibo hau hondatuko ote zaizuen. Hor ez zaretelako agian gobernu guztietako gobernari senpiternoak izango, txandako Estatu-agintari guztien babespean.
Zuen garaipena ez da, orduan, euskal herritarron garaipena. Ez era horretan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]