argia.eus
INPRIMATU
Heriotzaz
Castillo Suárez @casti_suarez 2020ko uztailaren 20a

Ordenagailu aldaketa baliatu dut posta zerbitzuaren helbidetegia txukuntzeko. Kendu ditut galdutako lagun guztiak, egun haiekin harremanik ez dudalako edo, makurragoa dena, hil egin direlako. Bi obsesio handi ditut nik, bakardadea eta heriotza, eta nire arrenkura joandakoek utzitako hutsunea zedarritzen badute, hura handitzen dute agur esan ez izana. Baina

"Orain arte ez naiz konturatu zeinen garrantzitsua den agur esan ahal izatea joaten direnei eta haien hurbilekoei. Krudela izan bada konfinamendua, horretan izan da"

orain arte ez naiz konturatu zeinen garrantzitsua den agur esan ahal izatea joaten direnei eta haien hurbilekoei. Krudela izan bada konfinamendua, horretan izan da.

Berreskuratuko ditugu lagunekin bertan behera utzitako hitzorduak, erosiko ditugu erosi gabeko arropa guztiak —ez badugu on line egin—, bidaiatuko dugu —hegazkinean— berriz; edo beharbada ez, gure bizitza ez da lehen bezalakoa izanen, baina heriotza bakardadean bizi behar izatea ez da nolanahi ahazten edo gainditzen den zerbait. Eta ez dakit konponbiderik ote duen. Horregatik etorri zait akordura nire herrian hildako bat gogoratzeko bizilagunek kalearen bestaldetik kantatutakoa etxekoei. Akorduan gordetzekoa. Xumea bezain ederra.