argia.eus
INPRIMATU
Urak soildu zuen Tikal
  • Tikal hiri maia (egungo Guatemala) duela 2.300 urte inguru sortu zen, IX. mendean lortu zuen loraldia, 70.000 biztanle ingurura iritsita, eta hurrengo mendean abandonatuta utzi zuten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko uztailaren 16a
(arg: Mike Vondran)
(arg: Mike Vondran)

Orain arte jakina zen urak horretan eragina izan zuela, edo, hobe esanda, ur eskasiak, lehorteak eremu haiek gogor astindu baitzituen garai hartan. Baina Cincinnatiko unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu duenez, kantitateaz gain, uraren kalitateak ere izan zuen zerikusirik. Hiriko hainbat uharkatan merkurio arrastoak topatu dituzte, baita hainbat alga toxikorenak ere.

Urtegi haiek eliteak hornitzeko naiz erritual publikoetarako erabili ohi ziren. Hortaz, ur kaltegarriak agintarien ahulezia eta populazioaren zati handi bat batera pozoitzea eragin zuela uste dute adituek.