Gaur egun ondoko material geologikoak ustiatzen dira Nafarroan. Industriarako material ez-metalikoak: magnesita, kaltzio karbonatoa, igeltzua, gatz arrunta, potasa, buztina, zeramika, kaliza eta marga. Eraikuntzarako agregatuak eta arrokak: kalizak, hondarrak eta silizio legarrak, ofita eta beste arroka industrialak. Hemen nabarmenenen hainbat datu.
Eraikuntzarako agregatuak. Uraren ondoren gizakiak gaur egun gehien kontsumitzen duen lehengaia da, bereziki Mendebaldean. Planetako pertsona bakoitzak bere bizitza osoan 850 tona agregatu kontsumitzen ditu, 10.000 bider bere pisua; ohiko eraikuntza lanetan ikusten ditugun 32 kamioi dira. Autopista, aireportu, trenbide, zubi, etxe... dena dago egina agregatu hauekin eta produktu horien artean hormigoi armatua da jaun eta jabe: mende bateko historia bakarrik du material honek, baina lurrazalaren itxura erabat aldatu du.
Munduan gaur egun 4.000 milioi tona zementu ekoizten dira eta horrek dakar mundu mailako CO2 igorpenen %10. Bestela esanda, azken 60 urteetan 8.000 milioi tona plastiko produzitu dira, hau da, bi urtetan zementutan sortzen dena. Gaurko munduko biztanleen %70 bizi da zementuaren azpian. Eta gogorra da hormigoia bai, baina denboraren ikuspegitik begiratuta oso ahula, gehienez 120 urteko iraupena baitu. Hondarrezko gazteluz eraikitako mundua dugula, alegia. Ondorioz, etorkizunean material hau gogotik birziklatu beharko dela aurreikusten da.
Noiz izan zen Nafarroako agregatuen gailurra? 2008aren aurretik Nafarroan 14,4 tona kontsumitzen zen urteko eta pertsonako (Espainiako Estatuan 10 tona biztanleko eta Europako batez bestekoa 8 tona biztanleko zen). 1997 eta 2007 artean izan zen agregatuen kontsumo gorena. Gaur egun batez ere Abiadura Handiko Trenerako erabiltzen da eta trenbide kilometro bat egiteko 2.047.000 milioi tona agregatu erabiltzen dira.
Magnesita. Magnesio karbonatoa eta, manganesoz, burdinez, nikelez, kobaltoz eta kaltzioz osatutako mineral konposatua da. Batez ere animalien elikaduran eta ongarri bezala erabiltzen da. Nafarroa Espainiako Estatuko ekoizle handiena da (guztiaren %80-90) eta Europako handienetakoa. Magnesitas Navarras (Magna) enpresak ustiatzen du magnesita lurraldean. Gaur egun, Zubiriko instalazioak handitu nahi ditu eta Erdizen ustiaketa berri bat bideratu, Alduide mendiko ingurune naturalean. Nafarroako hirugarren C02 ekoizlea da Magna, baina hala ere, eta iaz “larrialdi klimatikoa” onartu arren, Nafarroako Gobernuak “interes publikokoa” jo du proiektua.
Potasa. Izen honekin izendatzen dira potasioa daramaten konposatu mineralak eta materialak, eta horien artean potasio kloruroa da arruntena. Batez ere erabiltzen da elikagaien industrian, ongarriak egiteko eta abereentzat elikagaiak ekoizteko. Geoalkali da Nafarroan jarduera honetan diharduen enpresa, Australiako Haighfield Resources-en filiala, eta batez ere meatzaritza espekulatiboan aritzen da, Antonio Aretxabalak bere txostenean azaltzen duenez. 1997tik ez da potasa ustiapenik egiten Nafarroan, baina orain Geoalcalik Muga meatzearen proiektuarekin ustiaketa berria bideratu nahi du Zangotza, Xabier eta, Aragoiko Urdues de Lerda eta Urdueseko mugetan.
Mahaiko gatza. Sodio kloruroa da. Mahaian erabiltzen da, baina baita arrainen eta haragien kontserbatzaile gisa ere, edo errepideetan elurra eta izotzari aurre egiteko. Gatza lurruntze naturalaren bidez lortzen da. Gaur egun Jaitzeko gatzaga da Nafarroako ezagunena, baina beste asko ere izan dira (Xabier, Lerin, Mendabia, Zizur...). Jaitzeko ustiaketa oso estimatua da, besteak beste, Nafarroan gatz ekologikoa ematen duen bakarretakoa delako. Uztailaren amaieran urtero ospatzen da gatzaren eguna.
Artikulu hau Nafarroako ekonomia eta energiari buruzko beste honen baitan doa: Energia urritzearekin datorren ekonomiaren uzkurtzea
Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.