Mihise zurian murgildu

  • Kronik@ diskoa (Balio Dute, 2020) behar bezala aurkeztu du Usurbilgo hirukoak. Streaming-ik ez, hezur eta haragizko, eta watt eta dezibelez betetako kontzertu puska. Sarrera gutxiak agortuta, Donostian areto batek antolatutako lehen kontzertuan. Nola ez, beti arriskatzeko prest dagoen Dokan.

Argazkia: Amaia Oca
Argazkia: Amaia Oca

2020ko uztailaren 15ean
Mihise taldearen kontzertua ekainaren 26an, Donostiako Dokan

Ibilbide luzea dute Beñat Urteagak, Antton Aranburuk eta Mikel Olasagastik elkarrekin. Izeberg eta Hotzikara taldeetan elkarrekin aritutakoak dira eta azken honen hondarretatik sortu da Mihise. Kanta instrumentalak zirenak, ia bost urtez landu ostean, Berako Atalan grabatu dituzte.

Diskoa etenik gabekoa da hamar piezetan, instrumentalak eta ahotsak tartekatuz. Intentsitate joko bikaina proposatzen dute, bateria, baxu, gitarra eta sintetizagailuekin kolore eta ñabardura ugaritako pintzeladak eskainiz.

Esango nuke kontzerturako ez dela akaso bidaiarik aproposena. Diskoan igoera eta jaitsieren klima ederra dena, moztu egiten delako zuzenean kanta eta kanta artean. Zu zeu aldatuz zoazelako energiarekin. Elektrizitatea mingain puntan duzunean gehiago nahi izaten duzu.

Edonola ere, bidaia zoragarria proposatzen dute. Bizitzari buruzkoa –bestela izan al daiteke?–. Kolpe bat jaso eta gora eta gero jaitsi eta mindu eta sendatu eta lokatza gero eta ondo zaudenean kolpe bat jaso eta buelta hasierara. Kronika kroniko baten moduan ikus dezakegu gogoeta.

Unerik gogoangarrienetako bat, zalantzarik gabe, Urteagaren aitaren ahots audio batekin egiten duten Zer gara ba? kanta da. Aita hiltzear zela eskatu zion Urteagak esaldia grabatzea, eta hunkituta kontatu zuen esaldi triste eta sakona zena, tonu positiboan grabatu zuela. Horrelako material emozionalarekin jolasten ari den talde bati errespetu osoa. Are gehiago jolasaren emaitza bikainera gerturatzen denean.

Bikain aritu da hirukotea, diskotik entzuten arituko bazina bezala kasik. Fin-fin gitarretan, sendo baxuan eta arriskatuz baterian. Zaleak alde zituzten, hori bai. Hitza hartu zuten bakoitzean moztuz, adarra jotzen eta barre algaraka. Bazegoen, bai, zuzenekorako gogorik!

Rocka ez da izango hamarkada honetan berrikuntza gehien ekarri digun estiloa, baina asko esan dezake oraindik. Mihise zuri bat bezala har ezazu taldea, eta utzi buruari bere testuretan murgiltzen. Gure antzera bukatuko duzu, Dokak jarritako mahaietatik ezin mugitu, nor bere aulkian zutik txaloka eta beste bat eskatuz.

Argazkia: Amaia Oca

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Eguneraketa berriak daude