Joan den hamarkadan frackinga erabili zen ohiko petrolio gordinaren gailurrak merkatuan sortutako eskasia estaltzeko. Hori lortu zen, baina horretan energia asko erabiliz eta hondamendi ekologikoa latzak eraginez.
Frackingaren unea. 2006an eman zen ohiko petrolioaren historiako erauzterik txikiena. Harrez geroztik petrolio ekoizpena %30 hazi zen frackingari ezker, baina 2014an eten handia izan zuen. Ondoren berriz berreskuratu zen produkzioa eta gaur egun negozio honetan ari diren enpresak bata bestearen atzetik erortzen ari dira. AEBak munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu ziren eguneko ia 12 milioi upeleko ekoizpenarekin, beti lehena izan den Saudi Arabiaren aurretik, baina herrialde honek bere produkzioan erabilitakoa baino 100 aldiz energia gehiago erabilita.
Oso garestia. Haustura hidraulikoa edo frackinga aspaldi ezagutzen zen, baina oso garestia izan da –500-5.000 metroraino jo behar da lur azpian– eta ez da erabili izan modu masiboan ohiko petrolio gordina urritzen hasi arte. Funtsean, energia berreskuratzeko tasa (EBT) txikia du, hau da, energia kopuru handia inbertitu behar da energia lortzeko. Kasurik onenetan eman izan du EBT 1:5 / 1:10 artean (1:5, inbertitutako energia unitate 1etik 5 lortzea). Baina izan dira baita ere 1:1eko EBTak, hau da, ez da energiarik irabazi.
Hondamena. Frackingaren industria beti bizi izan da zenbaki gorrietan, baina, Aretxabalak dioenez, dolarrak artifizialki eutsi izan dio. 2012 eta 2019 artean, oraindik COVID-19aren inongo berririk ez zenean, 30 konpainia handienen artean 50.000 milioi dolarretik gora galdu zuten. Eta 130 enpresa handienen galerak (Europako ) bilioi bat dolarreraino iristen dira. Ospetsuak izan ziren 2006-2016 artean ExxonMobil Corporationeko zuzendari exekutiboa izan zen Rexon Tilerson-ek 2012an New York Times-i adierazitakoa: “Frackingaren negozioarekin alkandora ere galdu dugu”. Gero Donald Trumpek energia idazkari izendatu zuen. 2014an 100 dolarretan izan zen petrolio upela –pandemian 20tik behera ere jaitsi da– eta orduan ere ez zen errentagarria izan.
Gasa ere larri. Frackingaren bidez erauzten da neurri handi batean gasa eta trantsizio ekologikorako erregai bezala ikusi izan da, baina gero eta gehiago jartzen da zalantzan hori, bere erauzketan metano asko askatzen delako besteak beste. AEBetan Massachusetts, Kalifornia eta New York-ek gasaren erabilera baztertzeko prozesuari ekin diote eta dagoeneko Kaliforniako 30en bat hirik eraikuntza berrietan gasaren erabilera debekatu dute. Finantza hondamenaz gain, hondamendi ekologikoa ere oso handia izan da, eta hauen harira herritarren eta enpresen arteko ehunka auzi izan dira epaitegietan.
Akabo Europan. Europan dagoeneko ez da fracking gasik erauzten. Polonia eta Errumania puntan ibili ziren gas mota honen ekoizpenean, baina lortutako gasa oso zikina zen eta ez zuen lortu merkatuan sartzea. Euskal Herrian ere izan ziren zundaketak egiteko baimenak, baina azkenean Nafarroako Legebiltzarrak 2013an debekatu zuen haustura hidraulikoa eta Eusko Legebiltzarrak 2014an. Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzera bota zituen parlamentuon ebazpenak, eskumen horiek Espainiako Gobernuarenak zirela argudiatuz. Madrilgo gobernua prestatzen ari den trantsizio ekologikorako legearekin, ezingo da fracking jarduerarik bideratu estatuan.
Testu hau honako erreportaje zabalaren zati bat da:
Energia urritzearekin datorren ekonomiaren uzkurtzea
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]