argia.eus
INPRIMATU
2 cm-ko eta 13.000 urteko txoritxoa
  • Gizakiak egindako hiru dimentsiotako artelanik zaharrena 2007an Alemanian aurkitutako ia 4 cm-ko mamut baten eskulturatxoa da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko uztailaren 02a
(arg.: Shandong Unibertsitatea)
(arg.: Shandong Unibertsitatea)

33.000 mila urte ditu. Kopuruan zein adinean, alde handia dago orain arte Europan eta gainerako kontinenteetan aurkitutako piezen artean. Esaterako, Asia ekialdeko eskulturarik zaharrena duela 4.500 urtekoa zen orain arte.

Baina Karbono-14 bidez 2005ean Txinako Lingjing aztarnategian aurkitutako 2 cm eskaseko pieza datatu berri dute eta milaka urte batzuetan atzeratu du aurreko marka: hezurrean landutako hegaztiak 13.000-13.800 urte ditu. Eta gainera, ezaugarri berezi bat dauka: orain arte ez da idulkia edo oinarria duen Paleolito garaiko beste eskulturarik aurkitu munduan.