Krimeako konkista zuzendu zuen militarrak, Ukrainako gobernadore Grigori Potemkinek (1739-1791) Katalina II.a erreginari aurkeztu zizkion herri idilikoak faltsuak omen ziren. Hortik dator “Potemkin herria” esamoldea.
Krimea, 1787. Katalina II.a Errusiakoak (1729-1796) bisitaldi ofiziala egin zuen, Errusiak konkistatu berri zuen lurraldea nola zegoen ikusteko. Tsarina gustura geratu omen zen ikusi zuenarekin; herriaren ongizatea bermatzen zuten politika egokiak ezartzen ari zen.
Baina errealitatea oso bestelakoa zen. Konkista zuzendu zuen militarrak, Ukrainako gobernadore Grigori Potemkinek (1739-1791) erreginari aurkeztu zizkion herri idilikoak faltsuak omen ziren. Kale batzuetako etxeak kartoizko fatxadez estali omen zituen, inguruko biztanleak dotore janztera behartu zituen eta populazioa mugiarazi zuen, herri biziagoak irudikatzeko. Desfileak eta su artifizialak ere antolatu omen zituen. Edo horixe zabaldu zuten behintzat Potemkinek gortean zituen arerioek. Ukrainako gobernadore izan eta Itsaso Beltzeko errusiar ontzidia antolatzeaz gain, Potemkin Katalina Handiaren maitalea ere bazen, eta primeran moldatzen zen gorteko trikimailuetan. Lagun nahiz etsai boteretsuak egiteko erraztasun handia eman zion horrek.
Orduz geroztik, “Potemkin herria” esamoldea herri baten edo beste edozer gauzaren egoera tamalgarria estali nahian herri edo gauza hori oso ondo aurkezten denean erabiltzen da. Fikziozko Potemkin herria da, esaterako, Berlangaren Bienvenido Mr Marshall (1953) filmeko Villar del Río herria; Gaztelako herria Andaluziako topikoz betetako herriz mozorrotzen dute. Errealitatean, 1950eko hamarkadan Ipar Koreako zonalde desmilitarizatuan eraikitako Kijŏng-dong da gehien aipatzen den adibidea. Baina esamoldearen adiera zabalduz gero, Las Vegas, esaterako, beste adibide bat izan daiteke; hiria zeharkatzen duen erdiko etorbideko neoi eta distiratik aldenduz gero, hiriaren alde itsusi eta miserablea agerian geratzen da. Eta, hain urrutira joan gabe, turismoa erakartzearen izenean, ez ote dira ari hainbat herri eta hiri Potemkin herri bihurtzen?
Potemkinek Krimean egindakoa egia izan ala ez, haren izena betirako itxurakeriarekin lotuta geratuko zen… iraultzarengatik eta zinemarengatik ez balitz. Potemkin hil eta mende batera, 1898an, Errusiar Inperioko Armada korazatu bat eraikitzen hasi zen Itsaso Beltzeko ontzidiko parte izan zedin. Potemkin izena jarri zioten. 1905ean Potemkin korazatuko marinelak matxinatu egin ziren eta, gerora, 1917ko iraultzaren lehen pausotzat joko zuten ekintza hura. Eta 1925ean Sergei Eisenstein zuzendariak gertakaria jaso zuen zinemaren historiako film onenetarikoan: Potemkin korazatua. Eta horixe da, herri faltsuen gainetik, abizena entzun eta gehienei gogora etortzen zaiena.
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]