Tabu itzela urratzen ari ginelakoan publikatu genuen 2013. urtean lesbianen arteko indarkeriari buruzko monografiko bat Pikara Magazin-en. 2017. urtean, Sangre Fucsia irratsaio feministak frankismoaren bukaerako eta Trantsizioko lesbianen borrokei buruzko saio bat prestatu zuen, eta horren bidez jakin genuen 80ko hamarkadako aldizkari lesbofeministetan dagoeneko jorratzen zutela gai hori.
Adineko feministek maiz leporatzen diete gazteei beraien memoria falta: “Aluak elkar esploratzeko tailer bat? Lesbofobiaren aurkako herri musukada bat? Horrelako ekintzak 80ko hamarkadan egiten genituen!”. Eta gazteek oldarkor erantzun ohi dute: “Ja, baina ni 80ko hamarkadan ez nintzen jaio”.
"Hedabide feministok, mugimendu feministaren aliatu izan nahi badugu, kolektibotasunaren eta anonimotasunaren aldeko apustua presente izan behar dugu eta talde ekoizpenak zabaltzeko bideak esploratu"
35 urte ditut eta gero eta gehiago ulertzen dut nagusien amorrua eta, are gehiago, lotsaren lotsaz onartzen ari naiz genealogiaren aldetik ditudan gabeziak. Gakoa da belaunaldien arteko transmisioa egunerokoan nola indartu.
Apustu hori badago, esaterako Miren Aranguren, Edurne Epelde eta Iratxe Retolazak idatzitako Gure genealogia feministak. Baina esango nuke memoria historikoaren ildoa ez dela salmentetan arrakastatsuena. Bilbon Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroa dugu, baina zenbatetan joan gara Bizkaiko feministok, ez bada lan akademikoetarako bibliografia eskuratzera?
Mari Luz Estebanek egungo mugimendu feministaren dinamiken inguruko kezka mordoa adierazi ditu Feminismoa eta politikaren eraldaketak saikeran (LISIPE bilduma), baita indarguneak aitortu ere. Ezinegonen artean, bereziki interpelatu nau feminismoan aditu eta iritzi-emaileen figurek hierarkia eta elite berriak sortu izanaren kezkak. Azaldu du historikoki feminismoaren ezaugarri bat izan dela ezagutzaren ekoizpen kolektiboa sustatzea eta anonimotasunaren aldeko apustua egitea. Adituen ikusgarritasunerako joera lotu du “feminismoa kontsumogai” bihurtu izanaren ideiarekin: hitzaldi feministek publiko handia dute, baina gutxi dira astero asanblada feministetan militatzen dutenak. Joera horrekin, bere ustez, feminismoak ikusgarritasuna lortu badu ere, “entzule/ikusle/hartzaile eta aktibisten arteko harremanak asko desorekatu zaizkigu”. Gaineratu du nekezagoa dela taldeek sinatutako testuak zabaltzea aditu eta iritzi-emaile feministenak baino. Hala da hedabide tradizionaletan eta, are gehiago, digitaletan. “Nola konpentsatu, nola neutraliza daiteke hori?”, galdetu du.
Uste dut hedabide feministok, mugimendu feministaren aliatu izan nahi badugu, kolektibotasunaren eta anonimotasunaren aldeko apustu hori presente izan behar dugula eta talde ekoizpenak zabaltzeko bideak esploratu, nahiz eta kazetaritza kulturarekin talka egin.
Eta norbanako gisa, nola konpentsatu kazetari feministon sinadurak duen ikusgarritasuna? Bada, genealogia feminista ezagutuz eta izendatuz. Aurrekoan esan nuen: aditu edo iritzi-emaile baino, bitartekari, bideratzaile, zubi papera betez.
Autokritikarekin jarraituz, noizbait esan dut Mendekotasun Legearen murrizketek ez dutela mugimendu feministaren aldetik arreta nahikoa jaso. Bada, Estebanen liburuaren bidez jakin dut Bizkaian Mendekotasuna dutenak Laguntzeko Euskal Sistema Publiko baten aldeko Plataforma feminista existitu zela 2005-2008 urte bitartean (ni 2009. urtean sartu nintzen mugimendu feministan). Orain badakit eta kontatu dezaket.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]