"Ez dut oroitzen lehen aldiz bortxatu ninduen data zehatza, baina ondo gogoratzen dut nire entrenatzaileak ehunka aldiz bortxatu ninduela 12 urte nituenetik, bere atzaparretan eduki ninduen lau urteetan zehar. Ez nintzen bakarra izan, eta hala ere, nire entrenatzaileak, heroia, kirol munduan errespetatua eta miretsia, 30 urtez neskatoak entrenatzen jarraitu zuen. Inguruan pertsona heldu asko ziren zerbait pasatzen zela susmatzen edo sumatzen zutenak, baina inork ez zuen ezer egin guri laguntzeko. Ez dago pertsona baten osasuna eta segurtasuna baino gehiago balio duen dominarik. Egun, kirolean, haurren eta nerabeen eskubideak etengabe urratzen dira. Egiari zor, abusatu nahi duenak hala egin dezake eta isilpean gorde luzaroan, kirol kulturan neurrigabeko metodologiak eta jokabideak justifikatu egiten baitira dominak edo emaitzak lortzearen truke”. Hauxe adierazi zidan Gloria Viseras gimnasta olinpiar oihak bere testigantzan oinarrituta gai honen inguruan idatzi nahi nuela esan nionean.
"Kirol esparruak badauzka berezko hainbat ezaugarri sexu abusuak gertatzea ahalbidetzen dutenak; eta –esatera ausartuko naiz–,
gertatu daitezen
errazten dutenak"
Gloriaren hitzen moduan, Pepe Godoy Hiru Buruko Munstroa dokumentalean, bere gaztetako futbol elkartean jasandako sexu abusuaz hitz egiten entzutean, barruak goitik behera astintzen zaizkit, amorruz. Horrelako basakeriak jasaten dituzten haurrek sufrimendu hori gertatzen hasten den une beretik aurrera, zama neurrigabea eramaten dute etengabe zornatzen duen zauri mingarri batean. AEBetako Larry Nassar kasuaz hitz egin nezake; kirol elkarte ezberdinekin ni neu lanean aritzean, bat-batean agerian jarri diren sexu-abusu kasuez; edota zendu den Michael Robinson-ek 2017an egin zuen irrati programan azaleratu zituen kasu guztiez. Hamaika adibide dauzkagu, han eta hemen, hemen eta han. Eta ezin dugu jarraitu pentsatzen gurean horrelakoak ez direla gertatzen. Gure gizartean adin gabeek sexu abusua jasaten dute, baita kirol arloan ere. Bereziki kirol arloan? Ikerketa egin artean galdera hori erantzuteke egongo da, alabaina, ukatu ezin dena da gertatu gertatzen direla, eta kirol esparruak badauzkala berezko hainbat ezaugarri sexu abusuak gertatzea ahalbidetzen dutenak; eta –esatera ausartuko naiz–, gertatu daitezen errazten dutenak.
Ezinbestekoa da kirol arloko erakundeetan kirolariak babesteko protokoloak ezartzea, eta arlo honetan parte hartzen duten agente guztiek gai honi buruz formakuntza jasotzea egoera ezegokiak antzemateko, eta gertatzen denean nola jokatu behar den jakiteko. Kirol lorpen batek ez ditu inola ere justifikatzen abusu emozionala, fisikoa edo sexuala pairatzen duen pertsona batek bere bizitza osoan zehar jasan behar dituen ondorioak. Kirola gozagarria eta hezigarria izan dadin, kirola egiteko ingurune seguru eta osasuntsuak bermatu behar ditugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]