argia.eus
INPRIMATU
Noiz hasi ginen “pentsatzen”?
  • Hegoafrikako Ekialdeko Lurmuturrean hezurrez egindako gezi punta bat aurkitu zuten 60ko hamarkadan, baina oraintsu jakin da tresnaren datazioaren emaitza: piezak 60.000 urte dauzka.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2020ko ekainaren 11
(Arg.: Justin BradfieldSarah Wurz)

Ehizerako arkua eta geziak erabiltzen hastea mugarri garrantzitsua da gizakiaren eboluzioan: tresnek hainbat osagai dituzte, bakoitzak funtzio espezifikoa du eta elkarrekin erabilita ekintza jakin bat (ehiza) optimizatzea lortzen da.

Teknologia sinbiotiko horrek malgutasun kognitibo handia eskatzen du, kontzeptu anitzak batera pentsatzeko gaitasuna. Orain arte, nagusiki Europan aurkitutako arrastoak aztertuta, eboluzio hori duela 40.000 urte eman zela uste zen, baina Hegoafrikako geziak 20.000 urtetan atzeratu du data, Afrikan behintzat.