COVID-19aren alarma-egoeraren lehen unetik, konfinamendu zorrotzak haur osasuntsuengan eragin duen albo-ondorio negatiboei eta haren zentzurik ezari buruz ohartarazten saiatu gara lerro hauen egileok. Eskoletako jarduerari berriro ekiteko azkenaldian iragarritako neurriak ere desegokiak dira: ez dira justifikatzen ikuspegi mediko-zientifikotik, sentikortasun-falta berbera dute eta krisi-kudeaketa zentzugabe honengatik nahikoa zigortuta dauden gazte batzuk berriz traumatizatzeko arriskua dute.
Beste herrialde batzuetako zenbait ikastetxetan ikasturte-hasierako irudi harrigarriek erakusten dute inork joan nahiko ez lukeen eskola hotz eta robotikoa: maskaratutako haurrak, ilaran, metro bateko distantzian; zinta zuri eta gorriz estalitako gela soiletan; maskara baten atzean dagoen irakasleari entzuten; pertsonen aurkako helikoptero erako kapela bitxiekin; patioan, karratu zuri erraldoiez bereizita...
Neurri horietako gehienak haur eta gazteekin inplementatzearen zailtasunaz eta eromenaz jabetzeko ez dago zertan hezitzaile izan behar. Hori lortzen arrakasta izateak ere, paradoxikoki, irakaskuntza-lanaren porrota adierazten du. Zabarkeria eta haurren eta haien premien aurkako tratu txarrak izatetik gertu dago eta.
Pedagogook ondo dakigu haurretan emozioa dela nagusi, hitzik gabeko komunikazioa, diskurtso arrazionalaren gainetik. " COVIDetik hobeto babesteko da" moduko mezu esplizituek ez dute inoiz hezten. Aitzitik, behartutako ekintza eta portaeretan isilean adierazten diren ideia eta balio inplizituak irmoki inprimatzen dira garapen bidean den haurren izaera delikatuan: “Zure gorputza arriskutsua da besteentzat. Zure ikaskideen gorputza arriskutsua da zuretzat. Zure familia ez da ongi etorria hemen".
Era horretako mezuak guztiz desegokiak dira edozein egoeratan. Zentzuzkoa al da eskola itzulera COVID-19aren arabera antolatzea, eta ez hezkuntza-premietan oinarrituta?
Eskola humanoagoa sortzeko aukera
Hala eta guztiz ere, COVID aukera bikaina izan daiteke eskola gizatiarrago baterantz aurrera egiteko, norberarekiko, besteekiko eta naturarekiko kontaktuan oinarritua, zeinarekin batzuek ametsetan eta lanean baitaramagu azken hamarkadetan. Hauek lirateke bere ezaugarrietako batzuk:
Eskola intimoa
Lehenik eta behin, ezinbestekoa iruditzen zaigu ratioak jaistea, irakasleen aldarrikapen historikoa, baina ez segurtasun distantzia mantentzeko, hezkuntza-, zaintza- eta osasun-irizpideengatik baizik, ongizate fisiko, mental eta sozial gisa ulertuta. Intentsitate eta ñabardura ezberdinekin bada ere, COVIDen garaiko haurtzaroak kolpe gogorra jaso du. Ikerketa batzuen arabera, lautik batek antsietatea du entzierroaren ostean. Etxea da leku seguru bakarra, eta askori kosta egingo zaio berriro ere berdinekin egotera ohitzea. Eskolak berotasun osoz hartu beharko lituzke, talde txikitan, bizipen traumatiko eta ezohiko horiek lantzeko eta integratzeko behar dituzten intimitate-espazioak eskainiz. Beren buruarengan, besteengan eta bizitzan konfiantza eta segurtasuna berreskuratzen lagundu beharko lieke.
Zaintzan zentratutako komunitate txikiak sortzeak errazagoa egiten du balizko kutsatzeen kontrola eta jarraipena egitea. Jatorrizko familietan bezala, pertsonek elkar ukitzen dute eta elkar zaintzen dute, familia zabalduak sortzea da kontua, ia beti pertsona berberekin osatuak, beren burua zaintzeko konpromisoarekin eta erantzukizunarekin. Bizitza ospatzen duen eskola bat (heriotzaren beldurrean zentratu ordez), laztanek, besarkadek, immunitate-sistema indartzen dutelako.
Elkarren arteko eskola
Ratioak jaistean profesionalak kontratatu beharko dira, haurrak teknologien menpe, etxean edo ikastetxeko liburutegian utzi beharrean. Eskola robotiko horren zurruntasunaren aurrean, ikasgaietan bakarrik fokua jartzen duena, balia dezagun egoera pertsonengan zentratutako eskola organikoago eta malguago bat egiteko. Irakasleak kontratatzeaz gain, familietako boluntarioengana, elkarteengana, praktiketako ikasleengana jo daiteke. Aniztasun horrek eskuragarri dauden talentuak eta gaitasunak biderkatzen ditu, giza berotasuna kaltetu gabe.
Beste aukera interesgarri bat da noizean behin uko egitea irakaskuntzaren aldiberekotasunari eta eskola graduatuaren zurruntasunari, adin desberdinetako haurrek osatutako talde malguak antolatzea, non handienek beren ezagutzak partekatuko dituzten eta txikienekiko erantzukizunak hartuko dituzten.
Eskola koherentea
Krisi honen alderdirik zailenetako bat gure bizitzak kolpetik inbaditu dituzten arauen ugaritzea izan da. Horietako batzuk zorrotzak eta debekuzkoak, zentzurik gabeak, azaltzeko zailak –areago haurrei–; beste batzuk anbiguoegiak, ulertzeko eta interpretatzeko zailak. Osasunez eta erantzukizunez hazteko, haurrek arau-sistema koherentea behar dute, gogoeta egiteko, ulertzeko eta azaltzeko, parte hartzeko eta, beharrezkoa bada, aldatzen laguntzeko. Hori herri baten hezkuntza moral, politiko eta demokratikoaren funtsezko alderdia da, eta eskolak ezin du alde batera utzi.
Birnaturalizatutako eskola
Natura funtsezko erresilientzia-faktorea da konfinamendu ondoko haurtzarorako. Hazteko eta osasuntsu garatzeko behar duten guztia ematen die haurrei, maila fisikoan, emozionalean, sozialean, sortzailean eta intelektualean. Segurtasuna eta konfiantza berreskuratzeko. Ikasgelen ordezko espazioak eskaintzen ditu, zaintza-komunitate txikiak hartzeko: birnaturalizatutako patioak, lorategiak, baratzeak, zuhaiztiak, hondartzak, parkeak eta inguruko plazak. Naturarekin kontaktuan egoteak zailtasunak errazago gainditzen lagunduko die haurrei, eta haien kronifikazio posiblea prebenitzen.
Beste eskola batzuk posible dira koronabirusaren ondoren, baina birusarekiko beldurrean oinarrituta planteatzen ari dena eta hezkuntza-beharretan oinarritzen ez dena ez da egokia.
16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]
Seme-alabari lehenengo abizena amarena jartzea baimentzen du legeak Hego Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, baina sozialki oraindik urrun dago parekidetasuna. Tradizio patriarkalak, inertziak, aitak (eta haren familiak) gaizki hartzeak, baita ofentsatzat ere… pisua... [+]
"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]
Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan... [+]
EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]
Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.
Ume txikienen eskola-egokitzapenaz asko hitz egiten da, baina instituturako saltoa ere ez da xamurra: hormonak dantzan eta norbere beldur eta mamuak airean, Lehen Hezkuntzan babestuago egotetik ikasteredu zurrunagora igarotzen dira gazteak. Bide horretan laguntzea inportantea... [+]
Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]
Denok dakigu askatasuna kontzeptu zaila dela, ertz askotarikoa, hitzez definitzen zaila. Maiz mugagabetasunarekin definitu ohi dugu, baldintzamendurik gabe erabaki ahal izatearekin, ondoriorik ez edukitzearekin, edota ekintzen ardurarik hartu behar ez izatearekin. Baina ez denez... [+]
Plaza eskatu duten guztiak onartuak izan dira onarpen-sistema berria eta zikloaren doakotasunari esker. 12.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familien 297 umek izango dute plaza.
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Komunikabideek hainbatetan kontatzen dute halako herritan haur bati sexu abusuak egin dizkiola entrenatzaileak. Beste zenbaitetan entzuten dugu haur baten aitona atxilotu dutela bilobari sexu abusuak egiten zizkiola egotzita. Gutxiagotan argitaratzen da umeari erasoa egin diona... [+]
Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]