COVID-19aren krisiaren harira Mendebaldea etengabe egon da etsai bezala tratatzen dituen herrialdeez gaizki esaka, Txina kasu. Honek ondo egin ditu bere etxeko lanak, eta horri esker, munduko lidergoaren borrokan, krisi honi dagokionean, aurre hartu die AEBei beste arlo batzuetan egin duen bezala: 5G teknologian, inteligentzia artifizialean eta auto autonomoetan.
Mendebaldearen harrokeria ez da bakarrik bere etsaiekin adierazten, gainontzeko herrialdeekiko nolabaiteko mespretxua azaltzen du ez-ikusiarena eginez. Adibidez, Vietnamek erantzun oso arrakastatsua eman dio COVID-19aren mehatxuari, baina ezer gutxi kontatu dute hedabideek. Antzera gertatzen da Georgiarekin, Vietnameko kasuan bezala bere arrakastaren gakoak izan ziren aurrea hartzea eta gehiegizko konfiantzarik gabe jardutea beharrezko neurriak hartu ahal izateko.
Georgia 3,7 milioi biztanleko herrialde txikia da, urteko 4.000 euro eskaseko per capita errenta du eta osasun sistema publiko integralik gabe, populazioaren gehiengo zabalak sistema pribatua erabiltzen du koordainketa eskatu ohi duten osasun aseguruekin. Halere, Georgiako erakundeek Hego Euskal Herrikoek baina askoz ere hobe egin diote aurre krisi sanitarioari.
"Vietnameko kasuan bezala bere arrakastaren gakoak izan ziren aurrea hartzea eta gehiegizko konfiantzarik gabe jardutea beharrezko neurriak hartu ahal izateko"
Urtarrilean egoera berriari aurre egiteko Georgiak neurriak hartu zituen: material sanitarioa erosten, informazio kanpainak abiatzen, aireportuetan bidaiariei osasun kontrolak egiten eta koarentenak antolatzen hasi zen. Hilabete amaierarako herrialde kaukasiarrak bazuen COVID-19a identifikatzeko eta diagnostikatzeko gaitasuna. Otsailean, Txinatik, Iranetik, Hego Koreatik eta Italiatik zetozen bidaiariak koarentenan jartzen zituzten. Martxo hasieran zerrenda horretara batu ziren, besteak beste, Espainia, Frantzia eta Alemania.
Georgian koarentenak benetakoak dira. Estatuak lau edo bost izarretako hotel batean jartzen zaitu eta hamargarren egunean zure irteera prestatzeko COVID-19aren testa egiten dizu. Hemen berriz, berandu jarri zitzaien bidaiariei koarentenaren beharra, eta berez, auto-koarentena ez antolatu bat da. Modu berean, maiatzaren erdialdera arte, gurean pertsona batek konplikazio handirik gabeko sukarra bazuen eta sendagileari komunikatzen bazion, honek auto-koarentena bat jartzen zion. Berriz, hasieratik Georgian sintomaren bat izan dezakeen edozein pertsonari testa doan egiten zaio eta eduki dituen kontaktu guztien arrastoa ikertzen da.
Martxoaren 2an, Georgiak hiru kasu baino ez zituenean, hezkuntza sistema irakaskuntza ez-presentzialera pasa zen. EAEn berriz, Araba izan zen lehena eskola presentzialak bertan behera utzi zituena martxoaren 10ean. Harrigarria zen ikustea nola gasteiztar bat ezin zen unibertsitatera joan bere hirian, baina bai ordea, Leioara edo Donostiara. Bestalde, azpimarratu behar da une horretan Arabak 153 kasu zituela diagnostikatuak. Neurria Bizkaira eta Gipuzkoara martxoaren 13an zabaldu zen, 417 kasu diagnostikatuak zeudenean.
Ondoren alarma egoerak sartu ziren indarrean Euskal Herrian eta Georgian. Azken honetan, konfinamendua inoiz ez da izan gurean bezain gogorra, tokian tokiko salbuespenekin, oro har, gure 0 eta 1 fasearen arteko egoerak izan dituzte. Egun Georgian alarma egoera bukatuta dago, ez da harritzeko lortu dituzten datu onak kontutan hartuta: kutsatuak 731 eta hildakoak 12. Bitartean gure datu txarrak ezin dira esplikatu fenomeno klimatologiko bat izango balitz bezala, birusaren eta salbuespenezko erantzunen atzean okerreko neurri publikoak eta erantzukizun politikoak ezkutatzen ari dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nekazari eta abeltzainentzat Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (EEBB LPS) irakurtzea etsigarria izan bazen –eta izan zen–, ez pentsa askoz alaiagoa izan denik 2023ko uztailean horri jarritako 4.217 alegazio-egileri emandako erantzunen txostena... [+]
Israelen ofentsiba inperialista beste fase batean sartu da: bonbardaketak Yemen, Libano eta Sirian; Iranen kontrako erasoak; Libanoren inbasioaren saiakera… Sionistek aspaldiko helburu bat lortu dute: Palestinatik haratago joatea, eta erasoaldia eskualde mailako gerra... [+]
Leku izen bakarra aski da, azken denbora hauetan gertatu den emakumeen aurkako biolentzia kasurik larriena aipatzen hasteko: Probentzako herri horretan, senar batek emaztea kimikoki menderatu eta beste gizon batzuen –ehun bat omen dira– sexu-meneko utzi du hamar... [+]
Txikitan, mila eta bat jolas genituen egunerokotasunean jolasteko. Batzuk korrika jolasten genituen, beste batzuk baloiarekin, panpinekin, gomarekin edota hitzekin. Bada hitzekin jolasten genuen jolas bat, konturatu naizena bizitza guztirako izango dela. Ez gara ohartzen jolas... [+]
–Bai, zera, hori muntaia izango da… edo norbaitek egindako txistea… edo testuingurutik ateratako zeozer...
–Ezetz ba, maitti, hementxe dago bideoa, entzun egizu elkarrizketa.
–Oxtia, bai! –begiak bueltaka begi-zuloetan.
J-k ezin... [+]
BRICS+ taldean gorabidean dauden ekonomia produktiboek edota lehengaien hornitzaileek parte hartzen dute. Horiek munduko gobernantza justuagoa eraiki nahi dute eta horrek talka egiten du nazioarteko fluxu ekonomikoak arautzen eta gobernatzen jarraitu nahi duen... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Orain dela urte asko Dr. Abuse chatbota ezagutu nuen, aplikazio horrekin ohartu nintzen ere pertsonok zeinen azkar kateatu gaitezkeen holako makinetara. Animalia sozialak izanda, harremana berezkoa eta beharrezkoa dugu, eta 'harremana' izenak dioen bezala,... [+]
Gaixo nago, etxetik atera gabe egoteko moduan, medikuaren bajarekin, ingurukoen onespenarekin. Gaixo nago. Alegia, nire energia da normalean iluntzean etxeratutakoan izaten dudana, baina egun osoan. Eta gorputza tranpa bat da, beste behin ere, eta harrokeria gorrotagarriz... [+]
Wikipedia.org-en arabera, Gish gallop (Gish-en lauhazka) edo falazien metrailadorea "eztabaida teknika bat da, aurkariari ahalik eta argudio gehienekin eraso egiten diona, argumentu horien zehaztasuna edo sendotasuna kontuan hartu gabe", eta albo-ondorio gisa... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
Eremu ez profesionalari loturiko pertsona talde digitaletan, besteoi argudioak emateko adimen artifiziala baliatu duenik ikustea gertatu zait azken urte honetan. Partekaturikoa propioa bailitzan. Norberarena, baina ez jabetzaren zentzuari loturikoa, baizik eta norbere... [+]
Wallapop aplikazioaren bidez bozgorailu kaxkar batzuk saldu nituen uda aurretik. Agian produktuaren deskribapena pixka bat puztuta zegoen, egia da. Erosleak hiru izar jarri zizkidan bostetik. Argi dago, ez nuen gehiagorik merezi.
Hurrengo astean, Irundik Bilbora eraman nuen... [+]
Lagun baten aitaren hiletan egon nintzen aurrekoan. Lagunak lore-sortetatik lore bana hartzeko esan zigun bertaratutakoei, nahi izanez gero. Loreei ezin diet ezetzik esan, askoz gutxiago arrosei, batez ere gorriei. Hala, arrosa gorri eder bat hartu nuen.
Arrosa eskuan,... [+]