Ikasle garaitik elikatu du Aroa Uhartek (Leitza, 1984) Errusiarekiko eta hango kulturarekiko lilura. Eslaviar filologia ikasi ostean joan zen hara bizitzera, eta Euskal Herrira itzuli zenetik ere aritu da hanka bat hemen, begi bat han. Azkenaldian, itzulpengintzan bilatu du distantziak laburtzeko modua. Aleksandra Kollontairen ipuin bilduma bat euskaratu berritan erantzun ditu elkarrizketa honetako galderak.
Nolatan Kollontai?
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak [EIZIE] urtero antolatzen du Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketa: irabazi egin nuen, eta urtebeteko epea izan dut liburua itzultzeko. Nik Kollontairen pertsonaia ezagutzen nuen, bere alderdi politiko eta feminista, baina literatura lanak ez nizkion ezagutzen. Baina lagina irakurri nuen, bere liburuak irakurri nituen, eta interesgarria iruditu zitzaidan; eta orain, itzuli ondoren, eta harekin hainbeste denbora pasa ondoren, are interesgarriagoa.
Kollontaik zuzenean garamatza 1917ko Iraultzara. Baina sentsazioa da ez dela Kollontai bakarra, bide guztiak isurtzen direla han. Posible da Errusiaz hitz egitea hura aipatu gabe? Eta errusiar literaturaz?
1917ko Iraultza dena hankaz gora jarri eta mundu berri bat eraikitzeko saiakera handia eta benetakoa izan zen: utopia pila bat errealitatean gauzatu nahia izan zen, baita literaturan ere. Noski, prozesu baten ondorio da, eta hura ulertzeko atzera joan behar da, 1905eko Iraultzara, eta XIX. mendeko mugimendu iraultzaile eta populistetara. Literaturan, XIX. mendean, urrezko aroa bizi izan zen Errusian, eta XX. mende hasierarako, Iraultza aurretik, baziren nahiko iraultzaileak ziren proposamenak. Iraultzaren testuinguru sozial eta politikoan, hori dena lehertu egiten da, baita literaturan ere.
Bada dioenik literaturak ere bultzatu zuela neurri batean iraultza bera.
Iraultza ez da sortzen bat-batean lider politiko batzuek iraultza egin behar dela erabakitzen dutelako; aurretik badago ongarri bat, arlo askotan zabaldua. Literaturan bezala artean: iraultza aurreko arte abangoardista izugarri apurtzailea izan zen. Literaturak eragina izan zuela? Segur aski bai. Errusian, literaturak pisuzko toki espezifikoa du gizartean, baita politikan ere. XIX. mende guztian, literatura izan zen pentsamendua zabaltzeko bide nagusia. Literatur lan batzuk izugarrizko pisua izan zuten jende askoren pentsaeran.
Eta gaur egun, zer pisu du Errusiako gizartean?
Metroan jende pila bat ikusten duzu liburu bat irakurtzen, eta bigarren eskuko liburu azoka asko dago. Errusiarrak oso kontziente dira haien literaturak daukan pisuaz, eta haien kulturaren eta identitatearen parte garrantzitsu bezala baloratzen dute. Demagun, Espainiako literaturan eta hizkuntzan On Kixotek duela zentralitatea. Errusiarekin konparatuz, zentraltasun hori ezerezean gelditzen da. Han, Puxkin da poeta nazional nagusia, eta mundu guztiak daki poemaren bat errezitatzen. Fenomeno kuriosoak izaten dira: gazteen taberna batzuetan, ikus dezakezu bat-batean norbait modu espontaneoan mahai gainera igo eta poema bat errezitatzen.
Ez al du sentiberatasun artistiko horrek talka egiten askotan dugun Errusiaren irudi hotzarekin?
Oso bipolarra da Errusiarekin dugun harremana: edo oso errusiazalea zara, edo oso errusofoboa. Estereotipoetan oinarritutako informazioa daukagu, jasotzen dugun informazio gehiena oso markatua da. AEBen kasuan, adibidez, badugu bereizteko gaitasuna: Trump ez dakit nolako agintari txoroa izango da, baina AEBetako kultura oso zabala eta anitza da, errealitate asko dago… Errusiaz, aldiz, oso gauza monolitikoa jasotzen dugu. Eta kristoren dibertsitatea dago, herrialde oso zabala da, kultura eta hizkuntza pilo bat dauzkana.
Filmeetan beti dira gaizto.
Askotan, txantxetan, pentsatzen dut zenbat pelikula amerikarretan ikusten ditugun errrrrusiarrak horrrrrela hitz egiten, oso modu hotz eta gogorrean, eta gero, hizkuntza entzutean, ze goxoa den. Izaeraz, egia da errusiarrek ez dutela irribarre errazik, eta agian hortik datorkie hotzaren estereotipo hori. Baina ezagutuz gero, oso herri abegikorra da, eta badu bere azalpena: halako herrialde hotz batean, pentsa ze klima baldintzetan, ezin zara abegikorra ez izan; norbaitek zure atea joz gero, derrigor ireki behar diozu, bestela hil egingo da.
Gaur egun, zer toki du gurean errusiar kulturak?
Errusiar hizkuntzak, duen hiztun kopururako, oso toki txikia du gure inguruko hizkuntza ikasketetan. Iruñeko Hizkuntza Eskolan japoniera irakasten da, baina errusierarik ez. Bilboko Hizkuntza Eskola da toki ofizial bakarra. Ni, San Petersburgotik iritsi nintzenean, errusiar kulturarekin lotutako bide bat topatu nahian aritu nintzen, baina ohartu nintzen hemen ez zegoela aukerarik. Ez dut uste interes falta denik; interesa sortu daiteke.
Zer toki izan beharko luke?
Nahiko nuke toki handiagoa izatea. Badira horretarako saiakerak, Literatura Unibertsala bildumarena bada bat. Baina oso baldintzatuta gaude: zenbat milaka gauza interesgarri dago errusieratik euskarara ekartzeko? Dena egiteko dago. Eta, gaitasun handirik ez dugunez, normalean oso gauza kanonikoak ekartzen ditugu euskarara; baina gaur egun, bazterrean, badira kulturalki oso interesgarriak diren beste gauza batzuk ere, eta ez zaizkigu ailegatzen. Orain dela gutxi ekarri dute Altres Rússies (Victoria Lomasko) komikia katalanera, eta oso liburu interesgarria da Errusia ezagutzeko, eta zer dagoen han, Putinez aparte.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.
Ekaitz-erauntsia emana zegoen eta "hondamendia jazo da", Errusiako Gobernuak jakinarazi duenez. Ukrainak arduragabekeria egotzi dio.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
BRICS+ taldearen gailurra iragan berri da Errusiako Kazan herrian. Errusia, Txina, India, Iran, Brasil, Hego Afrika, Egipto, Emirerri Batuak eta Etiopia batzen ditu estatu-bloke horrek, eta beste 30 bat estatuk dute bertaratzeko hautagaitza aurkezturik. Ekonomikoki pisu handia... [+]
Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Bost milioi euroko fidantza ordaindu du, eta astean bitan agertu beharko du poliziaren aurrean. Hamabi delitu egotzi dizkiote, eta bere seme-alabetako baten aurkako “indarkeria larriagatik” ikerketa ireki diote Frantzian.
Adierazi du eragiketa hori baimentzeak “arrisku gaindiezinak” ekarriko lituzkeela. Espainiako Gobernuak eskaintza jakinarazi zenetik kezka zuen enpresak Hungariako lehen ministro Viktor Orbán-ekin eta Errusiarekin izan zitzakeen loturengatik. Espainiako... [+]
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.