Dunkerque (Frantzia), 1940ko maiatzaren 26a. Dinamo operazioa abiatu zen ofizialki gaueko 23:30ean, hondartzetan zai zeuden milaka eta milaka soldadu aliatu itsasoz ebakuatzen hasi zirenean.
Ekainaren 4a arte iraun zuen operazioak, eta guztira 338.772 soldadu ebakuatu zituzten. “Dunkerqueko miraria” esan zioten eta II. Mundu Gerraren norabidea aldatu zuen balentriatzat jo zuten. 1940ko ekainaren leheneko The Times egunkariko editorialak halaxe zioen: “Ingelesa bizirik den artean, Dunkerque hitzak toki berezia izango du gure hizkuntzan. Britainia Handia gogor jo dute, baina ez dute konkistatu. Beti izango du etsaiari aurre egiteko distira: Hitlerrek konkistatu ezin dituen gizon libreen argia. Dunkerqueko mirariak espiritu nazionala altxarazi du”.
Winston Churchill lehen ministroak itzalak aitortuko zizkion distira horri: “Kontuz ibili behar dugu, ezin dizkiogu askapen honi garaipenaren ezaugarriak aitortu. Gerrak ez dira ebakuazioekin irabazten”. Egunkariak, ordea, etxera iritsi berri ziren eta borrokara gogoz itzultzeko prest zeuden soldadu irribarretsuen argazkiz bete ziren eta operazioaren galerak ez ziren aipatu ere egin.
Dinamo operazioaren bajen zerrendan materiala da nagusi: aliatuek 200 ontzi, 100 tanke eta 177 hegazkin galdu zituzten. Eta Dunkerqueko gudu zelaiko arma astun guztiak eta 60.000 ibilgailu hantxe utzi zituzten. Zerrenda horretan ez da hildakorik azaltzen, eta giza baliabideei egiten zaien aipamen bakarra 35.000 gerrako preso inguru dira. Dunkerquen bertan, besteak ebakuatu ahal izateko alemaniarrei eusten geratu ziren soldadu horiei eskainitako marmolezko oroitarri xume bat dago: “Dunkerqueko guduan sakrifikatu ziren pilotu, marinel eta soldadu frantziar eta aliatuen oroimenez”, dio frantsesez. Sakrifikatu “zirela” dio, eta ez sakrifikatu “zituztela”, erabili ondoren abandonatuta utzi zituztela, hiltzea edo alemaniarrei errenditzea beste aukerarik ez zietela eman. “Aliatuak” nongoak ziren ere ez du zehazten. Iturriek soldadu frantziarrak eta ingelesak aipatu ohi dituzte, eta, tarteka, belgikarrak. Baina gutxitan esaten da, Dunkerquen sakrifikatutakoen artean Frantziako Atzerritar Legioko eta beste konpainia berezi batzuetako milaka soldadu zeudela: poloniarrak, juduak, Espainiako 1936ko Gerratik ihes egindako soldadu errepublikarrak…
Guztira 150.000 soldadu errepublikar inguruk egin zuten ihesi Frantziara. Han, harrera ez zen abegitsua izan; baldintza gogorreko kontzentrazio esparruetan sartu zituzten. Esparruetatik irteteko, Atzerritar Legioan edo Espainiar Langileen Konpainietan (CTE, 1939) sartzea erabaki zuten 19.000 “bolondres” inguruk; beste 10.000 baimenik eskatu gabe behartu zituzten. Gerra batetik ihesi, beste batean sartu zituzten. Maginot lerroa gotortzeko lanetan jardun zuten eta Europako fronte gehienetan lehen lerroan aritu ziren, baita Dunkerquen ere. Baina handik bizirik irten eta errenditu zirenean, ez zieten gerrako preso estatusa ere eman. Alemaniarren kontzentrazio esparruetara eraman zituzten zuzenean. Esparru batetik ihesi, beste batean sartu zituzten.
Eta bitartean, zintzoen bandoa aurrekaririk eta orbanik gabeko arrakasta, Dunkerqueko miraria, ospatzen ari zen.
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Ospitalepea, 1944ko ekainaren 27a. Soldadu alemaniarrek sarekada egin zuten Zuberoako 80 biztanle inguruko herri txikian. Zortzi lagun hil zituzten zigor-ekintzan eta hemeretzi atxilotu, guztiak zibilak; horietatik bederatzi deportatuko zituzten eta kontzentrazio esparruetatik... [+]
Normandia. 1944ko ekainaren 6a. Overlord operazioa abiatu zuten: Britainia Handiko, AEBetako eta Kanadako milaka soldadu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren, Bigarren Mundu Gerraren eta, beraz, historiaren norabidea goitik behera aldatzeko. Edo horixe da behintzat duela... [+]
Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Urtero bezala, Terres de Mémoire(s) et de Luttes elkarteak Gurseko kontzentrazio esparruan egondako presoak omendu ditu. Horietako asko Euzko Gudarosteko eta armada errepublikarreko kideak ziren. Francoren aurka aritutako beste hainbat, eta Hitlerren eta Mussoliniren... [+]
Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]
Zuloan sartuta egotea ez duk txarrena –esan zion Manuk–, txarrena duk ez jakitea noiz aterako haizen, edo inoiz aterako haizen ere. Lander Garroren Gerra Txikia nobelan, non gerra bateko iheslarien gorabeherak azaltzen dituen, pertsonaien artean, Anna Frank dakarte... [+]
1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]
Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat,... [+]
Karl Adolf Eichmann (Solingen, Alemaniako Inperioa, 1906 - Ramleh, Israel, 1962) Alemania naziko SSetako goi-mailako ofiziala izan zen, bereziki ezaguna Azken Konponbidea edo Azken Soluzioa deitu zitzaioneko “arduradun logistiko” gisa izendatu izan delako... [+]
Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]
Bigarren Mundu Gerran zehar Belgika, Frantzia eta Euskal Herrian soldadu eta hegazkin pilotu aliatuak laguntzen zituen erresistentzia sarea izan zen Comete. Angelun kokaturiko Comete Sarearen Lagunak elkarteak antolatu ditu erresistentzia... [+]
Madril, 1939. Hiria frankisten esku erori baino lehen, munduko faxismoaren aurkako hiriburutzat jotzen zen, gobernu errepublikarraren propaganda eta gerra garaian handik pasatako intelektual antifaxista ezagunak medio. Garaileek hiriburua Sevillara, Salamancara edo Burgosera... [+]
Espainiako Estatuko Ciudad Realen Anisio Castilloren gorpua berreskuratu dute talde memorialistek berriki, 1943an bere buruaz beste egindako errepublikarra, frankistek bera eta bere familia bakean utz zezaten. Ez da gauza berria, etsaiek harrapatu baino lehen suizidatzeko joera... [+]