Botereari planto egiteko ordua da!

COVID-19a gaixotasuna edo obedientzia sistema bat ez ote den zalantzan nago. Punitiboa den sistema baten parte den obedientzia, hasieran beldurraren bitartez gure gorputzetan sartu dutena eta ondoren auto-kontrolaren eta “arduraren” izenean gorpuzten duguna. Espetxean ez ote gauden galdetu diogu askok geure buruari, berriro ere, beste batzuek erabakitzen dutelako gure gainean, eta askatasun faltak antsietateak jota utzi dituelako asko, edo lasaigarrien dosietan dantzan. Zer esanik ez ondokoen biziraupen eta zaintzarako milaka estrategia martxan jartzen dituzten horien edo kapitalismoak gogor kolpatzen dituen kolektibo zaurgarrienen kasuan.

Baimendurik eta debekaturik dagoenaren zerrenda egiten digute astero eta gure artean fase bakoitzean egin dezakeguna ikasten eta eztabaidatzen ematen dugu denbora. Ez dakigun kasuetan, gure auzokide edo herritarrek gogoraraziko dizkigute, jarrerak zuzenduz edo askotariko errepresio formak baliatuz. Lagundu asmoz mota guztietako Poliziak atera dituzte kalera. EAEn garaiotan ikastetxeetan gure haur edo nerabeei diziplina soziala irakatsi diezaiekegula esatera ausartu da nor eta osasun sailburua.

"Baimendurik eta debekaturik dagoenaren zerrenda egiten digute astero eta gure artean fase bakoitzean egin dezakeguna ikasten eta eztabaidatzen ematen dugu denbora"

Espainiar zein frantziar gobernuburuak, zein Euskal Herrian gaur egun aldebakarrez des-gobernatzen dutenak bihurtu dira gu guztion espetxe-zain. Konfinatzea agindu digute, produkzioa gelditu ez eta konfinatuta egonda ere lan egitera bidali gaituzte, maitasunaren izenean eta dohainik etxean era zaurgarrienean zaintzera behartu gaituzte, arrisku gehien dutenen ondotik aldendu gaituzte eta hainbat eta hainbat pertsona hiltzen utzi dituzte, gehienetan bakarrik eta kasuren batean ezkutuan –zahar egoitzetako eskandaluaz inoiz argipenak eman beharko dizkigute-.

Noiz arte? Noiz arte jarraitu dezake gure haserre indibidual baina obedienteak? Guztiz desaktibatu gara, kaleetatik atera eta mobilizazio zein borrokarako tresnak konfinatu dizkigute. Haserrea eta zapalkuntza honen ondorioak zein arrazoiak kolektibizatu behar ditugu urgentziaz. Garai ezegonkor eta arraro hauetan zer onartzeko prest ez gauden kaleetan adierazteko ordua da, desobeditzekoa, saretzekoa eta botereari planto egitekoa. Ez! esateko ordua da. Osasuna eta bizitza lehen lerroan jartzekoa, kapitalaren metaketari eta heteropatriarkatuari arrakalak egitekoa. Beste sistema eta eredu bat inoiz baino beharrezkoagoa zaigu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | Castillo Suárez
Elurra

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2025-01-08 | Bea Salaberri
Büxarik ez, milesker

Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]


2025-01-08 | Ximun Fuchs
Zenbat da inportantea?

Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]


Eguneraketa berriak daude