Duela 40 urte iritsi zen euskaldun bat gure planeta honen gailurrera. Orduko hartako irudiak ikusteak barrenak mugitu dizkit. Martin Zabaleta buru zuen espedizioaren lorpen gogoangarriari meriturik kendu gabe, gogoa astindu didana herriak emandako erantzuna izan da. Herri lorpen gisa ospatu zen. Euskaldun guztion garaipena bailitzan. Herri harrotasunez. Harrokeria puntu batekin, nahi bada. Izaera berezitu bat ageri da, euskaldunaren eraikuntza idealizatua: aldarrikatzailea, nekaezina eta menderaezina. Epika partekatu bat, euskaldunak munduan kokatzeko gogo bat. Noiz eta non galdu genituen?
40 urte barru gogoratuko ditugu bizi ditugun pandemia garaiok. Herri errelato argirik gabe, tamalez. Euskaldunok nola erantzun genion egoera hari? Ez dago Madril edo Parisetik pasatzen ez den erantzunik. Eta ez naiz ari soilik burujabetza faltari edo zatiketa administratiboari buruz. Norbanakoetatik hasi eta imaginario kolektiboa gurutzatzen duen kontua da. Gogoratuko dugu txalo jo genuela Granadako edo Murtziako herritarrekin batera, baina ahaleginduta ere ez ginela gai izan Aberri Egun bereziki entzutetsu bat ospatzeko. Gogoratuko dugu gure zientzialariek testak egiteko modua sortu zutela eta erakundeek ez zutela behar bezala baliatu.
"Gailurra jotzeko falta genuen bakarra hauteskundeak ziren. Osasun larrialdi baten erdian eta jendartea shockean dagoenean, Euskal Erdia gobernatzeko
hautes-lehian sartzea"
Krisi guztiek bezala, koronabirusak eragindako muturreko egoerak eskaintzen zuen, bada, paradarik, epika berriak ehuntzeko. Egon bazeuden aukerak. Alabaina, guk baino, Espainiako Estatuak egin du hori. Gauza garrantzitsuak kudeatzeko: aginte bakarra. Una y grande. Garbi ikusi dugu zeri buruz ari ziren autogobernua genuela esaten zigutenean: Madrilera baimen eske autoz joatea da autogobernua. Eta guk (modu zabalean ulertuta, erakundeetatik hasi, alderdi politikoetatik pasa eta norbanakoetan bukatuta) ez dugu erantzun. Euskalduna etzan eta otzan.
Euskarak jaso duen trataerari begiratu baino ez dago gure noraezaren jabe izateko. Adierazpen garrantzitsuak erdara hutsean egin zaizkigu eta euskarazko telebista publikoa baliabidez eta edukiz hustu da. Ifrentzuan, badira gogoratuko ditugun harribitxiak. Herri eta auzoetako laguntza eta zaintza-sareak, mugimendu feministak bultzatutako “bizihotsa” erresistentzia kutxa edo udaletan abian jarritako ekimen txalogarri asko, bestek beste. Edonola ere, nazio errelatoa ehuntzeko zumitzak eskasak izan dira.
Gailurra jotzeko falta genuen bakarra hauteskundeak ziren. Osasun larrialdi baten erdian eta jendartea shockean dagoenean, Euskal Erdia gobernatzeko hautes-lehian sartzea. Datorrenari aurre egiteko elkarlana bultzatu beharrean alderdien arteko norgehiagoka gupidagabeari bide ematea. Batzuen lehentasuna zein den argi dago.
Katalunian bestela jokatzen ari dira. Egia da han ere alderdien interesek markatzen dutela gidoia azken aldian, baina behintzat beste narratiba bat eraiki dute: badute sinesmena Kataluniatik hobeto kudeatuko luketela egoera. Ahalegindu dira Madrildik inposatutako aginte bakarrari erantzuten. Hauteskundeak alde batera utzi eta batera arraun egiteko unea dela aldarrikatu dute. Kataluniaren eta bizitzaren alde. Torra presidenteak berriki argitaratutako artikulua bukatzeko erabilitako hitzok garbi islatzen dute jarrera hori.
Koronabirusa pasako da, baina beste gaitz asko gure artean geratuko dira. Herri izateko grina da herri izateko lehen urratsa. Ez dakit horretarako txertorik topatuko ote dugun, baina bilatzeko gogo edo ekimen eza da larriena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]